www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. IRAKURTZA

AZKEN-OLIADURA

 

        Azken-oliadura, edo Oleazio Santua da, eri gaxo, edo enfermoai, ongi illtzeko, grazia, ta laguntza ematen dien, Sakramentua. Barkatzen diozka eriari, dituan, bekatu txikiak, oriez damutzen bazaio; eta sendatzen du, beste bekatuak erakarri dioen, argaltasunetik. Ematen dio asko indar, eriotzako horduan, beste denboraz baño, portitzago, ta gogaikarriago izan oi diran, etsaiaren tentamendu gaiztoak garaitzeko; ta eman ere badiozake eriari, ongi badagoka, leneko bere osasuna. Sazerdoteak dira, Apezpikuak bedeikaturikako olioarekin, Sakramentu hau ematen duenak, olio bedeikatuarekin eria ganzutzen duela begietan, belarrietan, sudurretan, ahoan, eskuetan, oñetan, ta gerri-aldean, edo bekatu-bide guzietan, eta ganzutze bakoitzean eskatzen dioela Jainkoari, barka ditzaizkala eriari, bere gorputzeko zati, edo parte bakoitzarekin egin dituan, bekatuak. Oleazioko Sakramentua artzeko dagoanak, Jainkoaren grazian egon behar du: ta illtzeko perill urkoan arkitzen diranenzat egiña bad-ere, obe da, azken-azkeneraño itxodon gabe, eriari, bere kordean, eta ezagueran dagoala, ematea.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zein da, Azken-oliadurako Sakramentuari dagokan, grazia?

        E. Ongi illtzeko grazia.

        G. Zer bekatu dira, Sakramentu onek barkatzen dituanak?

        E. Bekatu arin barkagarriak, edo benialak, ta beste bekatuen ondoreak, ta kutsuak.

        G. Zer geiago egiten du?

        E. Ematen dio eriari, eriotzako horduan etorri oi diran, tentu gaiztoak garaitzeko, indarra.

        G. Nor dira, Sakramentu hau eman behar duen, Ministroak?

        E. Sazerdoteak.

        G. Nori eman behar zaio?

        E. Illtzeko perill urkoan dauden, eriai.

        G. Ta orretarako itxodon behar da azkenetaraño?

        E. Ez, lenagotik eman behar zaie, obeto jarririk, eta prestaturik artu dezeen.

        G. Zergatik egiten dira ganzuera asko?

        E. Gorputzeko zati askorekin egiten diran, bekatuak adirazteagatik.

        G. Zerekin egiten dira ganzuera oek?

        E. Apezpiku Jaunak bedeikaturikako, olioarekin.

 

aurrekoa hurrengoa