www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. IRAKURTZA

KONFIRMAZIOA

 

        Bataioaren urreneko Sakramentua da Konfirmazioa. Ongi lizateke, guziak Sakramentu hau artzea; ez da ordea beharrezkoa, edo, nai, ta nai ez, artu behar dana, borondatezkoa baizik, eta orregatik etzaie ematen aurrai, bataiatu, ta berealakoan, ezpada, orretarako jakin behar dana, ikasten duenean. Gurasoak erakutsi behar die kontuz heren humeai dotriña, ta al bezanbatean, bialdu behar ditue Elizara, ta Eskolara, Apaizak, eta Eskola-Maisuak erakusten duena, ikastera: ta dotriña jakin gabez, humeak galtzen badira, Gurasoak eman beharko dioe Jainkoari kontu estua. Humeak ere egin behar due egiñ-ala eren aldetik, dotriña ikasteko, ta eren bizian aztutzen, ez uzteko. Ikasi duenak, Apezpiku Jaunagana joan behar due, ez du iñork alabaña, ark baizik, Konfirmazioa emateko, eskurik. Zabaltzen ditu Apezpikuak bere eskuak, konfirmatu behar dituan Aurren buru-gañetan, ta, Espiritu Santuari deituaz, ganzutzen ditu guzien bekokiak, olioz, ta balsamoz eginikako, Krismarekin, ta ganzutzean, egiten dio bakoizari gurutzearen señalea. Sakramentu onek gure animetan egiten duana, da, gu, izan behar degun bezalako Kristau onak egitea, Jesusen gurutzeaz ez lotsatzeko, etsaiaren tentu gaiztoai gogortzeko, ta Jainkoaren izenean edozeiñ neke emeki eramateko. Ori adirazitzeko, ematen dio Obispoak, konfirmatzen danari, masalleko bat. Konfirmazioa ez da ematen, bein baizik, Bataioa baño, ez geiago, ta ez gitxiago.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Noiz eman behar zaie Aurrai Konfirmazioa?

        E. Orretarako, behar adiña, ikasirik daudenean.

        G. Nor da, Aurrari dotriña erakusteko, arta, ardura, edo kontua iduki behar duana?

        E. Ait-amak daude orretara behartuak.

        G. Eta zer da Aurren egin bidea?

        E. Erakusten zaiena, kontuz enzun, ta buruan ondo gordetzea.

        G. Nor da, Konfirmazioa emateko, ahal esku indarra duana?

        E. Apezpikua, edo Obispoa bakarrik, eta ez besterik.

        G. Zer da, Apezpikuak orretan egiten duana?

        E. Zabaltzen ditu bere eskuak, konfirmatu behar diran, Aurren gañean, Espiritu-Santuari deituaz.

        G. Eta zer geiago?

        E. Egiten die Krisma Santuarekin bekokian gurutze bat.

        G. Zer esan nai du guzi onek?

        E. Kristau on behar bezalakoak izateko, artzen degula Sakramentu onen bidez Espiritu-Santua.

        G. Zertan dago Kristau behar bezalakoak izatea?

        E. Etsaiaren tentamendu guziai, gogortu, ta kontra-gitean, ta Jesusen izenean edozein bide-gabe, naigabe, ta atsekabe jasotzeko, prest egotean.

        G. Artu diteke Konfirmazioa, bein baño, geiagotan?

        E. Ezin artu diteke, bein baizik.

 

aurrekoa hurrengoa