www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. IRAKURTZA

ELEIZ AMA SANTUAREN LENENGO IRU MANDAMENDUAK

 

        Eleiza gure Ama da, ta orregatik egin behar degu, ark esaten diguna, eta agintzen diguna. Bost gauza dira, Eleizak agintzen dizkigunak. Lenengoa da Igandeetan, eta gorde behar diran, beste Jaietan Meza osoa enzutea. Bigarrena da urtean bein bederik konfesatzea, edo lenago, iltzeko perillik uste badu. Irugarrena da Pazko loratuan, edo Garaizumakoan Komulgatzea. Laugarrena da Eleiz Ama Santak agintzen digunean, barautzea. Bostgarrena Amarrenak, eta Premiziak pagatzea. Eleizaren lendabiziko Mandamenduak agintzen du, Igandeetan, eta gañerako Jaietan Meza nausira, Bezperetara, Sermoietara, eta beste Eleizkizunetara joan ezin danak, Meza oso bat beinzat, gogotik debozioarekin, ta zertan ari dan, ohartuaz enzun dezala. Bigarren Mandamendua da, urtean bein bederik, edo lenago, iltzeko zorian ta perillean jarten bada, edo komulgatu behar badu, bere Apez-aitari bere bekatu guziak konfesatzea, ta aitortzea. Ez da erraz, konfesatzeko premia gabe, ain luzaro irautea; eta bekatu andiak egin ezkero, alik lasterrena Jainkoaren grazian jartera, leiatzen ez diranak, ez due merezi Kristauaren izenik. Irugarrengoak agintzen du, Pazko Garaizumakoan komulgatzea, eta Jesu-Kristoren Gorputza artzea, urtean bein gitxienez, bakoitzak bere Erriko Eleizan. Ez dio orregatik Eleizak iñori eragozten, Aldareko Sakramentua maizago artzen; aitzitik naiko luke, komulga litezkean guziak, enzuten dituen, Meza guzietan, anzinako Kristauak egin oi zuen bezala. Ezagumenduan sartu ez diran, aur gazteak, eta zer dan gauz ona, eta zer gaiztoa, ez dakienak, ez daude behartuak, azkeneko Mandamendu oek biok esaten duena, egitera.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zergatik gorde behar ditugu Elizaren Mandamenduak?

        E. Zeren Eliza gure Ama dan.

        G. Esaitzu haren Mandamenduak.

        E. 1. Igandeetan...

        G. Zertara bada gaude gitxienez behartuak Igandeetan, eta beste Jaietan?

        E. Meza osoa enzutera.

        G. Eta asko da Mezatan egotea?

        E. Ez: begiratu behar da, zertan dagoan.

        G. Geren bekatuak noizbait konfesatzera, behartuak gaude?

        E. Bai, urtean bein bederik.

        G. Eta zergatik?

        E. Bekatuaren lokardan denbora luzean ondatuak ez egoteagatik.

        G. On da sarritan komulgatzea?

        E. Bai, ta ala nai luke Elizak.

        G. Ordea egin bide hau betetzeko, ta kunplitzeko, noiz, ta zenbat aldiz komulgatu behar da?

        E. Urtean bein beintzat bai.

        G. Eta zer egunetan?

        E. Bazko loratua, edo Jesu-Kristo biztu zan, Garaizumako Bazkoa deritzanaren egunetan.

        G. Hume txiki gazteak, jaio ziranetik, zenbatgarren urtean dira komulgatu beharrak?

        E. Zer dan gauz ona, ta zer bekatua, ezagutzera eltzen diran, urtean.

 

aurrekoa hurrengoa