www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

VI. IRAKURTZA

ESPIRITU SANTUA

 

        Espiritu Santua da amorioa Karidadea, edo maitanza; eta Karidade hau da Jainko bera: esan nai du, Aita eternoak, ta bere Semeak alkar amatzen duela, alkar maite duela, ta alkarrekiko amorio onetatik datorrela, biak bezala, Jainko dan, eta biakin berdin dan, Espiritu Santua. Da, biak bezala, Jainko ta Jaun, edo biak diran, Jainko bera, irurak Persona bana badira ere. Orregatik, Aitari, ta Semeari egiten zaizten, ohore ta agur guziak zor zaizka orobat Espiritu Santuari, eta ala ematen diozkagu, esaten degunean: Gloria Aitari, ta Semeari, ta Espiritu Santuari, asieran zan bezala, orain, ta beti, ta mendeen mendetan. Amen. Biz ala. Espiritu hau da, Profeten, Ebanjelarien, eta gañerako Jainkoagandik ikasi zuenen ezpañez hitz egin zuan, Jainkozko Espiritua. Deritza Espiritu Santua, zeren ematen digun, jatorrizko bizitzaz gorago dan, gure espirituaren edo aniamaren bizitza, Santutasuna, eta Jainkoaren gogoko ta adiskide egiten gaituan, grazia. Espiritu Santuaren emaitz edo doai hau da, Jainkoak gure biotzetara isuri duan, bere amorioa; eta amorio onek ar-erazitzen digu pozik eta gustoz, geren borondatea Jainkoaren bororondatearekin bat egiteko, ta ark nai duana nai izateko, gogoa eta asmoa: eta asmo onekin, gure borondatea utzi, ta Jainkoak nai duana artzen degunean, horduan egiten ditugu, Zerua irabazteko diña diran, obra onak. Guk gerenez ezin deguke atsegin-gustorik, gure gorputzari, ta aragi gaiztoari dagozkan gauzetan baizik: orregatik bada ezin dagikegu gauz onik, Jainkoak Espiritu Santuaren doai, ta graziarekin laguntzen ez digula.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer da Espiritu Santua?

        E. Jainkozko amorioa dan, Jainko bera.

        G. Norgandik dator?

        E. Aitagandik, ta Semeagandik.

        G. Da biakin berdin?

        E. Bai: aek bezala da Jainkoa, ta Jauna.

        G. Nola agur-egiten diogu Aitarekin, ta Semearekin batean?

        E. Esanaz: Gloria Aitari, ta Semeari, ta Espiritu Santuari.

        G. Zergatik deitzen diogu Espiritu Santua?

        E. Zeren bera dan, gure ispirituaren bizitza dan, grazia, ta Santutasuna, edo Jainkoarekiko onak, ta Santuak egiten gaituan, grazia.

        G. Zer gauza da Espiritu Santuaren doai hau?

        E. Da Jainkoaren amorio, beraren graziaz ta doarik artzen deguna.

        G. Zer egiten du gugan, edo zer ateratzen du gugandik amorio onek?

        E. Eragiten digu gustoz pozik ta gogotik, Jainkoak nai duana.

        G. Eta gusto atsegin poz hau da etorkia, edo, bestek eman gabe, gerenez deguna?

        E. Iñola ere: Jainkoak eman beharko digu.

        G. Zeren atsegin-gustoa degu bada gerenez?

        E. Gure borondateak, ta gorputzak eskatzen diguna egiteko gustoa.

        G. Nola bada egin al-ditzakegu, Zerua irabazteko lanak, ta egitekoak?

        E. Jainkoaren graziarekin, ta Espiritu Santuaren doaiarekin.

 

aurrekoa hurrengoa