www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

III. IRAKURTZA

UGOLDEA, TA LEGE NATURALA

 

        Kain, ta Abel ziran Adan, ta Evaren lenengo semeak. Abel ona zan, baña Kain gaiztoa, ta bere anaia ona izatea ezin eraman zuana, ta orregatik kendu zion bizia. Kain bezala, aren ondorengoak ere izan ziran gaiztoak. Seth zeritzan, beste seme bat ere izan zuan Adanek, eta seme onen ondorengoak iduki zuen aldi batean Jainkoaren bildurtasuna, ta ezaguera; baña oek ere, ezkontzaz gaiztoakin nastu, ta gaiztotu ziran, ta orregatik Jainkoak artu zuan, guziak ugolde batean itorik uzteko asmoa. Sethen ondorengo guzien artean Noe bakarrik arkitu zan, Jainkoa urrikal zekikeonik. Oni bada Jainkoak adirazi zion, egin gogo zuan, munduko guzien galtzea, ta esan zion, egin zezala, onzia bezalako, Arka, edo kutxa andi zabal bat, egazti, ta abere mota guzietatik ar-emeak beregan idukitzeko diña, izan zitekeana. Noe bere iru seme-errañekin, ta abereakin kutx-ontzian sartu zaneko, erauso zion euriari, ta berrogei egun, eta gau, bein ere atertu gabe, iraun zuan, lur guzia urez estali zuan, euri-jasa ikaragarri batek. Gizon-emakume, abere, egazti, ta pisti guziak ito ziran ugolde artan; eta etzan iñor bizirik gelditu, Noe, onen emaztea, bien iru seme, ta oen iru emazteak baizik: guzitara zorzi persona, ta kutxan gorde ziran bizikorrak. Urak txikitu ziranean, irten zan Noe leorrera bere etxetiar guziakin, eta oen ondorengoz, urteen buruan, bete zan berriz Mundua, ta orrela gera guziok alkarren señideak; baña ondorengo oek ere, asko luzatu gabe, egin ziran aurrekoak baño areagoak, ta are gaiztoagoak. Utzi zuen alde-bat eren Jainko egiazkoa, ta jarri ziran, eren burutik asmatu zituen, gezurrezko Jainkoetara. Batzuek Jainkotzat artu zuen Eguzkia, besteak Illargia, besteak, gogoak eman zien, edozein gauza. Gurasoentzat etzuen begirunik ta errespetorik, eman zioen guziak aragizko bekatuari, alkar ezin ekusi zuela, ta mindurik, gizon odoltuen eran zebiltzan, ta giz-eralleak, edo gizon-iltzalleak, lapurrak, ta gezurtiak ziran. Etzituen jakin-gabez gaiztakeri oek egiten, ezpada jakiñaren gañean. Etzuen zer ibilli galdez, jakiteko, gauza gaiztoak zirala lapurreta, ta gañerako, alkarri egiten zizten, dollorkeriak, ta bidegabeak. Baziekien, ta nork nai daki bere burutik, ezdegiola besteri, beretzat nai ezlukeana. Geren burutik degun, argi, ta ezagumentu oni deritza Lege naturala, edo Lege ekarraizkoa.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nor izandu zan Munduko lenengo gizon-iltzallea?

        E. Kain, bere anai Abel il zuan, Adanen seme bat.

        G. Zergatik il zuan?

        E. Zergatik hura, zan bezain, ona izatea, ezin ekusi zuan.

        G. Gizon guziak, Kain bezala, izandu ziran gaiztoak?

        E. Geienak beintzat bai.

        G. Eta guzien artean etzan bat bederik Jainkoaren gogoko zanik?

        E. Bai, Noe bakarrik gelditu zan, Jainkoaren gogoko zanik.

        G. Eta gizon gaizto aek kastigatzeko, zer egin zuan Jainkoak?

        E. Itoak utzi zituan, egi, aldapa, mendi, ta mundu guziarekin batean, odei-itsasoetatik biraltzen zuala, orretarako behar zan, ura, edo ugoldea.

        G. Zer egin zan Noez?

        E. Jainkoak gorde zuan, ito gabe, kutx-onzian.

        G. Noe bakarrik gelditu zan bizirik?

        E. Hura bakarra bere etxekoakkin.

        G. Eta zer geiago?

        E. Lurrean lau-oinka dabiltzan abere, edo animalietatik, ta aidean egatzen diran egaztietatik pare bana.

        G. Gizon-emakume guziak dira alkarren anaiak?

        E. ai: guziok alabaña gatoz Adanen, ta Noeren odoletik.

        G. Zer gauza da lege naturala deritzan, jaiozko, ta ekarrizko legea?

        E. Da, zer dan gauz ona, ta zer dan gauz gaiztoa, erakusten digun, geren buruko argia, ta ezagumentua.

        G. Jaiotzetik degun argi onek zer erakusten digu Jainkoaren alderakonz?

        E. Jainkoa bakarrik ohoratu, ta adoratu behar degula, edo Jainkoari bakarrik gurtu behar gatzaizkala.

        G. Eta gizonen, edo lagun-urkoen alderakonz?

        E. Bestek guri egitea, naiko ez gendukean, gauzarik iñori egin diozagula.

        G. Ta geren alderakonz?

        E. Gure eskutik iduki ditzagula geren pasio, griña, naikunde, gogo gaizto, eta gaitzerako makurtasun okerrak.

 

aurrekoa hurrengoa