www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. IRAKURTZA

JESU-KRISTOREN, TA APOSTOLUEN ERAKUSTEA

 

        Jesu-Kristok erakutsi zuan, guzia hitzez erakutsi zuan, ta bat-ere eskribitu gabe. Orobat egin zuen Apostoluak lendabizian; bada heren Maisuagandik ikasi zituen, egiak berak erakutsi zizten ondorengo ikasleai, hoek ere heren ondorengoai erakusteko gaian uzten zituela. Ala Apostoluak erakutsi zuena igaro zan lenengo Ipiztikuetara, hoetatik hoen ondorengoetara, ta onela gaurko egunean, erakusteko, kargua duenetara. Erakustearen jarraio ta ondore oni latinez deritza Traditio; ta euskeraz adirazteko, esan dezakegu, dala batak besteari, eskutik eskura bezala, ematea; ta bere aurrrekoak erakutsi zioen, hura bera ondorengoai erakustea. Bi aldetarakoa da beraz Jainkoaren hitza: hitzkribitua, ta hitzkribitugabea. Jainkoaren hitz iskribitugabea da, gure lenengo Guraso Adani erakutsi ziona, ta Munduaren asieratik Moisesen denboraraño iraun zuana; eta geroz ere, eskribituak ez dauden, egia batzuek gorde zituana. Hitz eskribitua da anziñako, ta oraingo lege bietako liburuetan dagoana; ta liburu hoei, batera bildurik deritzte Biblia. Anziñako Legeko, edo Testamentu zarreko liburuak dira Moisesenak, ta Profetenak: oraingo Testamentu, edo Lege berrikoak dira, Apostoluak, ta Ebanjelariak iskribitu zituenak: guziak dira sinists-beharrak, zeren Espiritu Santuak agertuak, eta erakutsiak diran. Orobat sinistu behar dira, eskribituak ez izanagatik, aurrenetik asi, ta, eskutik eskura bezala, Kristau guzioi eman zaizkigun egiak, guziz ere Eleizak bere batzarre, edo Konzilioetan erabaki, ta erakutsi dituanak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zenbat aldetarako da Jainkoaren hitza?

        E. Bikoa: iskribitua, ta iskribitugabea.

        G. Zer da hitz eskribitugabea?

        E. Da, Apostoluetatik Ipiztikuetara, eta hoetatik gugana, eskutik eskura bezala, igaro, ta etorri zakuna.

        G. Zer da Eskritura?

        E. Lege zarrean, ta berrrian eskribitu ziran Liburuak, batera bildurik, dauzkan, BIBLIA, edo Liburu andi bat.

        G. Norenak dira Lege, edo Testamentu zarreko Liburuak?

        E. Moisesenak, ta Profetenak.

        G. Moisesen denbora baño lenago, nola, aztu gabe, iraun zuen, ta gorde ziran Fedeko egiak?

        E. Tradizioz, edo Gurasoak heren humeai, ta hoek humeai, ta ondorengoai erakutsiaz.

        G. Nork eskribitu zituan Lege berriko liburuak?

        E. Apostoluak, eta Ebanjelariak.

        G. Zergatik gaude behartuak, Eskriturak diona sinistera?

        E. Zeren Espiritu Santuak erakutsia dan.

        G. Eta Tradizioa, edo lenagokoak hitzez erakutsi ziguena sinistu behar degu?

        E. Orobat; bada hau ere Espiritu Santuaren erakustetik datorkigu.

 

aurrekoa hurrengoa