www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XV. IRAKURTZA

LENENGO IRU MANDAMENDUAK

 

        Lenengo Mandamenduan agintzen zaku, Jainkoa ohoretu, edo hondratu dezagula, gure Kreatzalle egille, ta Jaun Soberandiari bezala zor zaizkan, agurrak ta buru-beratzeak egiten diozkagula: ta egiteko oni deritza Jainkoa adoratzea. Sinismen edo fedearekin hondratzen ta adoratzen degu Jainkoa, berak Elizari erakutsirik daukana, firmeki sinisten degula: Esperanzarekin ere ohoretzen degu Jainkoa, berak agindurik dauzkan, ongiak uste oso batekin itxodoten ditugula; eta azkenik maitanzarekin, edo Karidadearekin, geren biotz guziz maite degula, ta haren Mandamenduak gordetzen ditugula. Obeditu behar diogu bada Jainkoari, hark agintzen diguna, egiten degula; otoiz, edo orazio egin behar diogu, behar deguna eskatzen diogula; hari zor zaion, ohorea berari bakarrik eman behar diogu, ta besterik ez degu hondratu behar, beragatik baizik; ez-ta bera ere, berak erakusten duan, eran baizik. Bigarrengo Mandamenduan agintzen digu Jainkoak, ez dagigula Juramenturik, egiaren gañean, behar danean, ta gauz onen gañean, baizik. Mandamendu berean debekatzen zaku blasfemia: hau da Infernuko hitzkuntza, eta Jainkoari, ta Santuai bidegabezko hitz gaiztoak esatea. Irugarrengo Mandamenduak agintzen digu, Igandea gorde dezagula, Jainkoak Mundua egin, ta atseden zuan, egunaz oroitzen gerala; ta Jesu-Kristo illen artetik biztu zan, eguna gogoan daukagula: eta emen bertan sartzen dira gañerako Jaiak, eta Pestak. Guziak gorde behar ditugu, Jainkoari atsegiteko, lan onetan diardugula, Jai osoetan Nekazarien esku-lanik egiten ez degula, Meza osoa enzuten degula, Kristau-doktriña enzuten degula, bekatutik, ta bekaturako bide guzietatik iges egiten degula.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer da Jainkoa adoratzea?

        E. Gure Jaun gorenari bezala ohore ta agur egitea.

        G. Nola, edo zer bidez hondratzen degu Jainkoa?

        E. Fedearen, Esperanzaren, ta Karidadearen bitartez; edo Jainkozko sinistez, Kristau-ustez, ta Zeruko maitanzaz.

        G. Nola adirazten degu, onesten degula Jainkoa, ongi nai diogula, ta maite degula?

        E. Bere Mandamenduetan agintzen diguna egiten degula.

        G. Zillegi da kriaturai, edo Jainkoak egiñak diran gauzai, hondra ematea?

        E. Bai, Jainkoari begiratu, ta beragatik hondratzen ditugula.

        G. Zillegi da Juramentu egitea?

        E. Bai, Juez, edo Agintariren batek agintzen duanean, eta egin bide andiren bati indarra eman behar zaionean.

        G. Zer da gure artean Laurenbata, edo atsedeteko eguna?

        E. Anziñako legean Laurenbata zan bezala, orain Jesu-Kristoren Lege berrian da Igandea, ta onetara datoz gañerako, gorde behar diran, Jaiak eta Pestak.

        G. Zertan ari behar degu egun orietan?

        E. Orazio-giten.

        G. Eta zertan geiago?

        E. Dotriña ikasten.

        G. Zer dira Jaietan egin ez behar diran gauzak?

        E. Bekatua, ta Nekazariai dagozten esku-lanak.

 

aurrekoa hurrengoa