www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII. IRAKURTZA

ORDENA

 

        Ordena da, Jesu-Kristok bere Eleiz Santuari, behar duan, guzirako Maisuak, Animako Gurasoak, Sendatzalleak, Juezak, ta gañerako Apaizak emateko, utzi zigun, Sakramentua. Joan ziran Mundutik gure Jaunaren Apostolu, ta Diszipuluak, edo ikasleak; ordea Eliza betikoa da, ta, Munduak dirauen arteraño iraun-beharra, ta ezin dirauke langille, ta serbitzari gabe: orregatik bada Apostolu, ta Diszipuluen ordez, behar ditu bere eginkizunetarako Gizon ordenduak. Ordentzen danak, artzen du, bere burua santutegiko grazia ezezen, baita besteai Sakramentuak, ta oen bidez grazi santugille bera emateko, eskua ere. Apezpikuak, edo Obispoak baizik, ezin eman ditzake bestek Konfirmazioko, ta Ordengo Sakramentuak. Sazerdoteak, edo Mez-emalleak dira Obispoari laguntzeko; ta Obispoari, ta Sazerdoteai heren Elizkizunetan laguntzeko, ta pobreen kontua idukitzeko, dira Sazerdoteen Apaiz-urrenak, Ebanjelariak, edo Diakonoak deriztenak. Orra Ordena nagusienak, ta gorenak: oek baño txikiagoak, eta beragoak dira beste bost. Lenengoa Subdiakoanoa, Diakonoaren azpikoa, edo urrena, ta Epistolaria. Bigarrena, Akolitoak, Meza-lagunzalleak, Obispoari jarraitzeko, ta Eleizan kandel-argiak, ta binajerak Mezara eramateko, egiñak. Irugarrena, Irakurleak, Profeziak Elizan irakurteko, diranak. Laugarrena Exorzista, edo Konjuratzalleak. Bostgarrena, Ostiarioak, edo Ate-zaiak, Elizako ateak, idiki behar zaiztenai, zabaltzeko, ta itxi behar zaiztenai, itxitzeko, kontua duenak. Orra andi, ta txiki, guzitara zazpi. Andienak dira Mez-emallearena (emen aditzen da Obispoarena) Ebanjelariarena, ta Epistolariarena: txikiagoak dira gañerako lauak. Ezin artu ditezke guziak batetan, ezpada banaka, ta bata bestearen ondoren, beetik asi, eta gorena dagoan, Sazerdoziora igotzen dala. Lenengo malla da buruko illea ebaki, ta koroa egitea; ez da ordea Ordena, baizik ordentzeko bidea, eta Apaiz-gai egiteko, ta Apazi-janzia ipintzeko, zeremonia santu bat. Eleiza serbitzatzen duenak, deitzen dira Apaizak, ta Eliz gizonak; ta, oez ateronzean, Kristau artean bizi diranak, Elizgeak, edo Legoak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zein da, Ordenako Sakramentuak ordentzen danari ematen dion, grazia?

        E. Da, Sakramentuak emateko, ahal-eskua; ta Eleizakizunen bat agerrian egiteko, podorea.

        G. Nor dira grazi hau osoa artzen duenak?

        E. Obispoak.

        G. Orrela oek eman ditzakee Sakramentu guziak?

        E. Bai, ta Konfirmaziokoa, ta Ordenakoa ere.

        G. Apezgoak, edo Sazerdoteak eman ditzakee Konfirmazioko, ta Ordenako Sakramentu oek biok?

        E. Ez, oriek Apezpikuarentzat gordeak daude.

        G. Zein da Diakoanoaren, edo Ebanjelariaren egitekoa?

        E. Obispoari, ta Mez-emalleari heren Elizkizunetan laguntzea.

        G. Nola derizte beste Ordenai?

        E. Subdiakonoak, edo Epistolariak; Akolitoak, edo Meza-lagunzalleak; Irakurleak; Konjuratzalleak, edo Exorzistak; Ostiarioak, edo Ate-zaiak.

        G. Zenbat dira guzitara?

        E. Zazpi.

        G. Zein dira Sagraduak, edo nagusiak?

        E. Mez-emallearena, Ebanjelariarena, ta Epistolariarena.

        G. Ordendu diteke bat bertatik Mezaz, beste Ordenarik artu gabe?

        E. Ez, lenago igaro behar du Ordena-malla guzietatik.

        G. Zer gauza da, Prima esaten diogun ill-ebakitzea, edo ordendu behar duanari, buruan egiten zaion, Koroa?

        E. Da Eliz janzia artzeko, Zeremonia Santu bat.

        G. Eta zer egiten du Zeremonia onek?

        E. Len Elizan egitekorik etzuan, gizona egiten du Eliz-gizon, ta Apaiz.

 

aurrekoa hurrengoa