www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XX. IRAKURTZA

SAKRAMENTUENA

 

        Guk geren indar utsakin ezin dagikegu, Jainkoak bere Mandamenduetan, agintzen diguna: orretarako berak bere graziarekin lagundu behar digu, lagunz hau Sakramentuen bidez ematen digula. Sakramentua da, ezin ekusi ditekean, graziaren siñale agiri dana, eta berak, gure animetara dakarren, grazia ezagurazten diguna. Ala Bataioko Sakramentuan, bataiatzen danaren gorputza urak kanpotik bustitzen, eta garbitzen duan, denbora berean Jainkoaren graziak barrendik garbitzen du anima, ta kentzen dio bekatuaren narrioa, edo mantxa. Sakramentu bat artzen duan edozeñek, Jainkoak erakutsi dituan egien sinismenik, edo federik baldin badu, eta artzeko, behar dan bezala prestatzen bada, seguru jakinik badagoke, Mundu onetan bizi gerala, jakin dezakegun anbatean, baduala, ondasunik andiena dan, Jainkoaren grazia. Jesu-Kristo gure Jauna da Sakramentuak utzi zizkiguna, bere Odol, Pasio, ta Eriotzaren merezimendu, ta irabaziak guganatzeko, ta guretzat izateko; eta utzi zituan, guk, animen bizitzarako behar degun, guzirako. Bataioaren bidez sartzen gera Elizaren kolkoan, ta uraren, ta Espiritu Santuaren bitartez jaiotzen gera berriz, egiten gera Kristau, ta Jainkoaren, ta Elizaren hume. Konfirmazioak ematen digu, Jainkoak erakutsi dituan, egiak, len baño biziroago, eta biotz geiagorekin sinisteko, indarra. Eukaristiak, Komunioak, edo Jesu-Kristoren Gorputz Santuaren Aldareko Sakramentuak maiatzen, ta mantentzen gaitu, ta ematen die gure animai, bizitzeko, behar duen, mantenua. Penitenziak sendatzen ditu gure animen gaitzak, eta eritasunak. Azken-oliadurak ematen dizkigu horduan animako, eta gorputzerako behar ditugun laguntzak, eta indarrak. Ordenak ematen dizkigu, Eliz-gauzak egiteko, guri Zeruko bidea erakusteko, behar ditugun, Apaizak, eta Erakusleak. Ezkontza, edo Matrimonioa da, humez bein mundua, ta gero Zerua onez, ta Santuz betetzeko, Jesusek utzirikako, Sakramentua. Oek dira zazpi Sakramentuak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer gauza dira Sakramentuak?

        E. Dira Jainkoaren graziaren, siñale sentigarri, agiri diran, batzuek.

        G. Ta graziaren behar gera?

        E. Bai baldinbere: ori gabe ezin dagikegu gauz onik.

        G. Ondasun andiren bat da beraz Sakramentuak, behar dan bezala, artzea?

        E. Oraingo bizitzan dan andiena.

        G. Nork utzi zituan Sakramentuak?

        E. Jesu-Kristo gure Jaunak.

        G. Zertako?

        E. Bere odol garbi, preziotsu, baliotsuaren irabaziak, eta merezimenduak guganatzeko.

        G. Zenbat dira Sakramentuak?

        E. Dira zazpi.

        G. Esaitzu.

        E. Lenengoa, Bataioa. Bigarrena, Konfirmazioa. Irugarrena, Penitenzia. Laugarrena, Komunioa. Bostgarrena, Azken-oliadura. Seigarrena, Ordena. Zazpigarrena, Ezkontza, Matrimonioa.

 

aurrekoa hurrengoa