www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII. IRAKURTZA

ALDAREKO SAKRAMENTUA

 

        Komunioa, edo Aldareko Sakramentua da, gure Animen jan-edanerako, ta sustenturako, Jesu-Kristo gure Jaunak ematen dizkigun, bere gorputza, ta odola. Beregan gorderik dauka Sakramentu andi onek ogi-ardoen azalpe batean, edo ogiaren, ta ardoaren ainzura, ta iduripean, ogiaren, eta ardoaren soñekoz, ta akzidentez estalirik, Jesus guzia bere gauza guziakin. Mezan egiten da, eta ematen da Sakramentu hau; ta Meza da, Jesusek, bere buruaz, gizon-emakume guzien bekatuen barkamendurako, bere Ait-eternoari gurutzean egin zion, present, doai-eskañi, edo Sakrifizioaren iduri, edo anza, eta Jesusen gurutzeko eriotza gure oroizmen, edo memoriara erakarten duana. Anziñako Legean Jainkoari egin oi zizaizkan, Sakrifizioak etziran, Jesu-Kristok bere biziaz gurutzeko eriotzarekin bere Ait-eternoari egin zion, eskañi, edo Sakrifizioaren anz-iduri, eta itxura baizik: ta gurutzeko Sakrifizio andi onen oroizmen, edo memoria berritzen du, ta haren indarra, ta balioa guganatzen du, egunoro esateko, Jesu-Kristok utzi zigun, Mezak. Mez-emalleak adirazten du Mezan, nola Jesu-Kristok egin zuan Sakramentu hau, ill behar zuan, bezperan; Esaten ditu, horduan ark esan zituan hitz berak, eta hitz oen indarrez ogi guzia aldatzen da bereala une artan bertan Jesu-Kristoren gorputz izatera, eta ardo guzia haren odolera, aldatze hau begiz ekusten ezbada ere. Gure begiak Sakramentuan ekusten duen, guzia da ogi mee, edo hostia zuri baten iduri, edo ainzura bat; Baña fedeak, edo siniste onak agertzen digu Jesusen gizatasuna, ta Jesus beraren Jainkotasuna, eta, tasun oriei dagozten, gauza guziak. Jesus oso, guzia dago ogiaren, ta ardoaren itxurapean, ta berebat guzia osoa itxura bakoitzaren zatirik, edo piskarik txikienean: ez da orregatik kentzen Jesus Zerutik, an dagoan hura bera da, emen Munduko Sakramentu guzietan dagoana.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer gauza da Aldareko Sakramentua?

        E. Da, ogiaren, ta ardoaren anz ta iduripean dagoan Jesu-Kristo gure Jaunaren gorputza, ta odola.

        G. Zertako eman zitzakun onela?

        E. Gure Animen bazkari, ta sustentu izateko.

        G. Non egiten da Ekuskari miragarri hau?

        E. Mezako Sakrifizio Santuan.

        G. Zer da Meza?

        E. Jesu-Kristok bere buruaz gurutzeko eriotzarekin Ait-eternoari gure alde egin zion, Sakrifizioaren anz-iduri erakuslea.

        G. Zer mirari, edo milagro da, Mezan gertatzen dan, Milagroa?

        E. Ogi-ardoak itzulten, eta aldatzen dira Jesu-Kristoren gorputzera, ta odolera.

        G. Nola egiten da aldaera ori?

        E. Sazerdoteak esaten dituan, Jesusen horduko hitzen bitartez, ta indarrez.

        G. Nola ordea izan al diteke ori, baldin hitz oriek esanez-geroz ere, guk an, len bezala, ogia, ta ardoa ekusten badegu?

        E. Ori gertatzen da, zeren ogi-ardoak an ez egonagatik, an gelditzen dira aen iduri, edo ainzurak.

        G. Nola bada ezagutuko degu, an dagoala Jesu-Kristo?

        E. Fede, edo siniste onaren bidez; bada ala dala sinisteko, asko da, ez dan gauzarik ezin esan dezakean, Jesu-Kristok esatea.

 

aurrekoa hurrengoa