www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

V. IRAKURTZA

IJITIKO GATIBOTASUNA, TA PAZKOA

 

        Jakoben semeak ezin eraman zuen eren anai Joseperen ongia, eta orregatik saldu zuen. Erosleak artu, ta eraman zuen erekin Ijitora, ta an egondu zan luzaro gatibu besteren mendean; baña Jainkoarekin beti leial, ta orregatik, gatibutasunetik atera, eta eragin zuan Ijitoko Erregearen urrengo gizon. Barkatu zien bere anaiai, ta etorrerazi zituan Ijitora, eren Aita, ta etxeko guziakin batean. Il ziran oek, et oen semea geitu, ta askotu ziran Ijiton arrigarrizko eran. Lengoaren ondoren Ijiton sartu zan, beste Errege batek, indartsuegi egin, ta esku geiegi artu zezaen bildurrez, nekarazi zituan, lanak lanen gañean emanaz, ta agindu ere zuan, il zitezela, aen artean jaiotzen ziran, seme guziak. Urrikaldu zan Jainkoa, Jakoben illobak, eta ondorengoak Ijit-errietan zeramaen nekeaz, eta nekepetik ateratzeko biraldu zuan, Moyses zeritzan, gizon andi bat, bere anai Aaron lagun ematen ziola. Egondu ziran oek Faraonekin, (hau zan Ijitoko Errege guzien izena) eta Jainkoaren izenean agindu zioen, utzi ziezela, maite zituan, Israeltarrai, edo Jakobren odoletik ziranai, Ijitotik irteten. Asko bider esan zioen hau Faraoni, ta anbat bider ukatu zan, eskatzen zitzaiona, egitera; eta eragiteko, egin zituan Moisesek, Ijitoko plagak, gaitzak, edo lazeriak derizten, mirari, milagro, ta ekusteko asko, ta ikaragarriak. Gauza oek igaro ondoan, irten ziran noizbait Ijit-erritik Israeltarrak; baña irten baño lenago, etxe bakoitzean il zuen bildots bat, aren odolarekin busti, ta señalatu zituen etxe guzietako ateak, ta ala egin zuen, Jainkoak agindu zien BAZKOA. Bazkoak esan nai du igarotzea: eta Jainkoak Ijitotik atera, ta eren jait-erri, ta bazterretara igaro ziranaz, beti oroi zitezen, egin behar zuen urte-oro, Ijitoko Erregeren eskupetik irten ziranean, egin zuen, bezalako Bildots-afari bat: eta Israeldarren ateratze, irtete, ta igarotzean adirazi zuan Jainkoak, berak aterako ginduala noizbait guziok bekatupetik, eta Infernuko etsaiaren mendetik, eta eramango ginduala Zeru zabal atsegin-kontentuz betera.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Esaitzu, Joseperi gertatu zitzaizkan, gauzak.

        E. Bere anaiak, begitan artu, ta saldu zuen: luzaro egon zan gatibu Ijiton, Faraonen menpean: ta gero igo zan, Erregeren urrengo gizon, ta adiskide izateraño.

        G. Ain goiti, ta alako eskuarekin zegoala, nola artu zituan bere anaiak?

        E. Barkatu zien, egin zioen, gaizkia, ta erakarri zituan Ijitora eren familia, edo etxetiar guziakin batean.

        G. Zer gertatu zitzaien Ijiton Jakob'ren semeai?

        E. Geiegitu ziran.

        G. Eta zer egin zien Faraonek?

        E. Galdu, ta bukatu nai izandu zituan guziak.

        G. Nork lagundu zien estutasun artan?

        E. Jainkoak.

        G. Eta nor autu zuan Jainkoak, Jakob'ren seme, ta ondorengoak Ijitarren nekepetik ateratzeko?

        E. Moises.

        G. Eta zer egin zuan Moisesek?

        E. Faraoni, Jainkoak agindu ziona, eragiteko, ekuskari, mirari, edo milagro andi ikaragarriak.

        G. Zer zan Bazkoa?

        E. Israeltarrak, Ijitotik irten ziran, gau artan afaldu zuen, bildotsa.

        G. Zer egin zan bildotsaren odolarekin?

        E. Israeltar guzien etxeetan señale bat ipintzea.

        G. Zer adirazi zuan, Israeltarrak Ijitotik irteteak?

        E. Jainkoak noizbait aterako zituala gizon-emakume guziak bekatu-petik, eta Infernuko etsaiaren atzaparretatik.

 

aurrekoa hurrengoa