www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XIX. IRAKURTZA

JESU-KRISTOREN PREDIKUA

 

        Erririk-erri zebillen Jesu-Kristo Ebanjelioa predikatzen, edo Zeruetako Erreinuaren berri ona ematen. Berri hau zan, eldu zala, gizonak, Jainkoa ezagutzera, deitzeko, denbora: bera zala, anzinako Patriarkak ta Profetak uste zuen, Kristo, edo Mesias: ta Mundu galdua ontzeko, gizon egin zan, Jainkoaren semea; eta argan sinistu, ta penitenzia egiten zuenak, iritsiko zuela bekatuen barkazioa, ta sekulako bizitza. Jainkoaren izenean itz egiten zuala, sinisterazteko egiten zituan mirakulu, edo arrigarrizko mirari asko. Begien itxi-idiki batean, ta hitz bakar bat esanaz sendatzen zituan eritasun, edo gaitz guziak: itsuai ematen zien ikusmena, gorrai enzumena, eta mutuai hitzmena: gaitzkiñak ateratzen zituan gizon emakumeen gorputzetatik, ta bizten zituan illak. Bere bizierakin erakusten zien guziai, nola bizi behar zuen, Zerua irabazteko. Zan biotzez umilla, biguña, beraa, ta erraza: zeramazkian emeki, premiaren, edo gauzen gabearen aldetik zetozkion, nekeak, ta naigabeak: urrikaltzen zan, Jainkoagana itzuli nai zuen, bekatariaz; baña aserre zan, gaitzean gogorturik bizi ziran bekatariakin. Bere egiteko guzietan ezer nai etzuan beretzat: egiten zuan, guzia, egiten zuan, gizonak, bere Aita Jainkoa ezagutzera, ta maitatzera, erakartegatik: eta gau guziak, geienez, orazio-giten, igarotzen zituan. Bere ikasleai, erakutsi zien otoitza, edo orazioa da.

        1. Aita gurea Zeruetan zaudena, erabil bedi santuki zure izena.

        2. Betor Zure Erreinua.

        3. Egin bedi Zure borondatea, nola Zeruan, ala lurrean.

        4. Egun iguzu gure egunoroko ogia.

        5. Eta barka zazkiguzu gure zorrak, guk geren zordunai barkatzen dieztegun bezala.

        6. Eta ez gaitzatzula utzi tentamendutan erorten;

        7. Baizik libra gaitzatzu gaitzetik.

        Ala biz.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zertan aritu zan Jesu-Kristo?

        E. Erri andi, ta txikietan predikatzen, edo Zerurako bidea erakusten.

        G. Zer predikatzen zuan?

        E. Zeruetako Erreinuaren Ebanjelioa, edo berri ona.

        G. Zer da Zeruetako Erreinua?

        E. Jainkoa ezagutzea, ta beti bizitzea.

        G. Zer zion Jesu-Kristok beregatik?

        E. Zion zala Mesias, Kristo, ta Jainkoaren Semea.

        G. Zer egin behar zala, zion?

        E. Argan sinistu, ta penitenzia egin.

        G. Zertako egin penitenzia?

        E. Bekatuen barkazioa iristeko.

        G. Nola erakusten zuan, zala Jainkoak bialdua?

        E. Mirari, mirakula, edo arrigarrizko lanak eginaz.

        G. Eta zer mirakulu egiten zituan?

        E. Itz bat esatea, asko zuan, eritasun, gaitz, ta enfermedade guziak sendatzeko.

        G. Eta zer geiago?

        E. Gaitz-giñak, edo demoniak ateratzen zituan gizonen gorputzetatik, eta bizten zituan illak.

        G. Zer otoitz, edo zer orazio erakutsi zuan?

        E. Aita gurea.

        G. Esazu.

        E. Aita gurea, eta gañerakoa.

 

aurrekoa hurrengoa