www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

I IRAKURTZA

MUNDUAREN EZEREZETIK EGITEAREN GAÑEAN

 

        Jainkoak bere itzarekin, ta bere borondatez egin zuan ezer-ezetik Mundua, bere gloriarako, edo bere izate andi ezin-ederragoa agertzeko. Sei egunean egin zuan Jainkoak Mundua, ta zazpigarrenean atseden zuan. Gizona, egiteko lenago moldatu zuan lurrez gorputz bat, eta gorputzari eman zion, bere anzeko egin zuan, anima bat. Gizona da Jainkoaren imajiña, ta anzekoa; zeren Jainkoa ezagutu, ta maitatu dezakean, ta orretarako eguiña da guizona. Lenengo Gizonari zeritzan Adan: onen saiets-ezur batez egin zuan Jainkoak, beraren lagun izan behar zuan, emakumea; jakin zezaen biak, alkarri ongi nai beharko zioela, ta alkarrekin biak beharko zuela, biak gorputz bakar bat baizik, ezpazukeen bezala; eta onela egin zuan Jainkoak ezkontza, edo Matrimonioa. EVA zeritzan lenbiziko emakumeari. Adan, ta Eva, biak ipini zituan Jainkoak, Parabisua zeritzan, berjera, lore-baratza, edo toki zabal eder batean, zorionekoak bezala, atsegin kontentuz, ta behar zuen guziaz beterik an bizitzeko. Aukeran zeuzkeen, nai zuenean jateko, Parabisu artako fruta guziak; ta etzien Jainkoak debekatu, zuaitz, edo arbola baten fruta baizik. Larru-gorrian ibilliagatik, etziran batere lotsatzen; Etzuen alabaña gaitzkirik, ez eta gaitzerako griñarik ta gogorik. Il-gabe, ta neke gabe bizi beharrak ziran eren erara, ta noizbait eramango zituan Jainkoak, eriotzaren ortzetara gabe, emengo Parabisutik Zerukora. Gizon-emakumeaz gañera egin zituan Jainkoak Aingeruak: oek dira gorputz-gabeko ispiritu uts batzuek.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nork egin zuan mundua?

        E. Jainkoak.

        G. Zer zaz, edo zertatik egin zuan?

        E. Gai-gabe, ta ezerezetik.

        G. Nola?

        E. Egin bedi esan, ta beste gabe.

        G. Zergatik egin zuan?

        E. Bere gloriagatik, edo bere izate, ta edertasun ezin-neurrigarriak erakusteagatik.

        G. Zer zaz egin zuan lenbiziko gizona?

        E. Lurrez egin zuan gorputza.

        G. Eta Anima?

        E. Ezereztik.

        G. Noren anza du gizonak?

        E. Jainko berarena.

        G. Zertako egin zuan Jainkoak gizona?

        E. Jainkoa bera ezagutzeko, eta maite izateko.

        G. Zer zaz egiña da lenengo emakumea?

        E. Gizonaren saiets-ezur batez.

        G. Eta zergatik ala?

        E. Biak aragi batezkoak zirala adirazteagatik.

        G. Zer zan Mundu onetako Parabisua?

        E. Jainkoak Adan, ta Eva ipiñi zituan, lorezko baratz, eta zuaitz frutadunez beterikako berjera eder bat.

        G. Nolako bizitza izango zuen Parabisu artan?

        E. Guziz zorionekoa.

        G. Noiz il behar zuen?

        E. Inoiz ere ez.

        G. Zer gauza dira Aingeruak?

        E. Gorputzik ez duen, ispirit-utsak.

 

aurrekoa hurrengoa