www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XIX. IRAKURTZA

ELEIZAREN BESTE BI MANDAMENDUAK

 

        Elizaren laugarrengo Mandamenduak dio, berak agintzen duanean, eta berak esaten dituan, egunetan barautu gaitezela: eta barau-egun oek dira Bazko aurreko Garaizumaren berrogei egunak; orrela barautuaz, ta lan onak egiñaz, prestatu, ta zuzendu gaitezen, gure Jauna illen artetik biztu zan, egunaren Pesta andirako. Onez gañera agintzen du Eleizak, Garta-tenporetan, edo urteko lau denboretan, eta Bijilietan barautzea. Urtearen lau denborak dira Udaberria, Uda, Udazkena, ta Negua. Denbora bakoitzean barautu behar da aste baten iru egunetan, asteazkenean, ostiralean, eta laurenbatean. Bijiliak dira, barautzeko, Elizak berezi, ta autu dituan, Pesta-Bezpera batzuek. Barautzea dago aragirik, ta beste janari debekaturik ez jatean, ta egunean otordu, edo bazkari bakar bat baizik ez egitean, ta ori ere eguerdi ondoan. Zillegi da barau-egunetan, arratsean egin oi dan, afari-usia edo Kolazioa; baña egin behar da, Jainkoaren bildur diran, Kristau onak egin oi duen bezalakoa. Mandamendu onek debekatzen du, ostiral laurenbatetan, eta Garaizumako Igandeetan aragia jatea; ostiralean Jesu-Kristoren eriotza, ta pasioagatik, eta laurenbatean beraren obi, edo Sepulturagatik. Badira beste barau-egunak ere; baña ez Erri guzietan era batekoak; bakoitzak, bere Errian erakusten diran, barauak egitea, asko du. Bostgarrengo Mandamenduak agintzen du, Elizari Amarren-premiziak egitea. Beharra egiten duan, Langilleari zor zaio bere saria. Gure onagatik, guri Zerurako bidea erakusteagatik, nekatzen dira, Mez-esaten, Sermoi-giten, Sakramentuak ematen, ta gañerako Elizkizunetan ari diran, Apaizak, eta Eliz-gizonak: zor zaie beraz, bizitzeko, behar duena. Anzinako legean Jainkoak bere hitzez agerrian agindu zuan, horduko Eliz gizonai amarrenak ematea. Oraingo Jesu-Kristoren Lege berrian ez du esaten Jainkoak, zenbat eman behar dan; baña Elizak agintzen du, berarentzat behar dirala lenengo frutuak, eta amarretatik bat Apaizentzat. Amarren-premiziak egiteko usadioa Erri guzietan ez da bat: egiteko onetan bakoitzak jarraituko dio, bere Errian ekusten duan, uso, ta oiturari. Kristauak ez daude behartuak, amarren-premiziak onenetik egitera; baña siñale txarra da, beretzat onena artu, ta Jainkoari, eta Elizari adiñona ematea.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zertara behartzen gaitu, baraua agintzen duan Mandamenduak?

        E. Aragi, ta beste janari debekaturik ez jatera, ta egunean otoruntz, edo othordu bat baizik ez egitera.

        G. Ta othorduz kanpora ezer jan diteke baru-egunetan?

        E. Gauza gutxi, eta afari-usia dala, bai.

        G. Afari-usi onetan, edo Kolaziotan zenbateraño jan diteke?

        E. Kristau onak, ta Jainkoaren bildurtiak jan oi duen, anbateraño.

        G. Zertako barautu behar gera Garaizumako egun guzietan?

        E. Bazko-Pesta andirako presta gaitezenzat.

        G. Zer dira urteko lau denborak?

        E. Dira urtearen denbora bakoitzean atera behar diran, asteko iru barau egunak.

        G. Zergatik Elizak Ostiral larunbatetan debekatzen du aragia?

        E. Guri Jesu-Kristo gure Jaunaren Pasioa, ta Sepultura gogorazitzeagatik. Orain debeku onetan ez da sartzen Larenbata.

        G. Zenbar Amarren, eta zertatik egin behar da?

        E. Obispaduko, ta Erriko besteak egiten duenetik, eta aek bezala.

        G. Onena eman behar zaio Amarrenari?

        E. Ez beinzat gaiztoena, bada Jainkoak emanak dira guziak, eta siñale txarra da, onena beretzat artu, ta Jainkoari, ta Elizari adiñona ematea.

 

aurrekoa hurrengoa