www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. IRAKURTZA

SAN JUAN BAUTISTA

 

        Jesu-Kristo, gure Jauna, ogei ta amar urtekoa zala, agertu zan Profeta andi San Juan Bautista, Zakariasen, ta Santa Isabel, Maria Birjiñarren aidearen Semea. Mendi Eremu Basoetan bizi oi zan Profeta andi hau, lenagoko Profetak baño biziera nekagarriago bat zeramala, ta arganatzen ziran, guziai penitenzia egiteko, erakusten ziela: Zeren (zion) Zeruetako Erreinua urrean dagoan. Sinisten zuenai, ta Jainkoagana biurtzen ziranai, ematen zien, San Juanek Bataioa; edo (berebat dana) garbitzen zituan Jordango Ibaian; Judatarrak, heren bekatuen loi zikiñak kentzeko, legeak zionez, garbitu oi ziran bezala. Bataio, edo garbiketa onetatik zetorkion San Juani Bautista izena. Mesias edo Kristotzat artu nai izandu zuen San Juan, haren Sermoiak enzutera, juaten ziranak; baña San Juanek esan zien, etzala hura Kristo, baizik haren etor-bidea zuzentzeko, haren aurretik Jainkoak bialdurikako, gizon bat. Besteen artean joan zan Kristo San Juangana, eta aetarik bat baliz bezala, eskatu zion, bataia zezala hura ere. San Juanek etzuan aldi artaraño ekusi beiñ ere gure Jesus; eta al ere ezagutu zuan ekusi horduko; ta bataiatu zuan Jordan Ibaiko urarekin. Bataio, edo garbiera artan bedeikatu zituan Jesusek urak, ta eman zien, Bataioko Sakramentuen bekatuak barkatzeko, indarra. Horduan idiki ziran bat-batetan gañeko Zeruak, ta jetsi zan Espiritu Santua, uso idurian, Jesusen buru gañera: ta hau ekusi, ta esan zuan San Juan Bautistak: Ona Munduko bekatuak kentzen dituan, Jainkoaren bildotsa: Moisesek eman zuan legea; baña Jesu-Kristoren bitartez etorri zan grazia, ta egia.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Noren Semea zan San Juan Bautista?

        E. Zakarias Santu, ta Maria guziz Santaren aide Santa Isabelena.

        G. Non bizi oi-zan?

        E. Eremu ta basoetan, bere gorputza lazki nekatzen zuala.

        G. Itz egin ote-zuen artzaz lenagoko Profetak?

        E. Esan zuen, izango zala Mesiasen aurretik etorriko zana, edo Mesiasen aurretik bialdua.

        G. Nolakoak ziran San Juanen Sermoiak edo predikuak?

        E. Bere enzunleai bekatuen penitenzia eragiten zien, bezalakoak.

        G. Eta zer egiten zien, haren esanak ongi artzen zituenai?

        E. Bataiatu.

        G. Nola bataitzen zituan?

        E. Jordan Ibaiko urtan bustirazten zituala.

        G. Bataiatu zuan Jesu-Kristo?

        E. Bai: bada Jesu-Kristo berak nai zuan, bataia zezan San Juanek, Bataiko ura bedeikatzeko, ta santugiteko.

        G. Zer gertatu zan Bataio artan?

        E. Ekusteko andi bat: Espiritu Santua jetsi zan, usoa zirudiala, Jesusen buruaren gañera.

        G. Zer esan zuan San Juanek horduan?

        E. Bataiatzen zan, hura zala, Munduko bekatuak kentzen dituan, Jainkoaren bildotsa.

 

aurrekoa hurrengoa