www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

X. IRAKURTZA

ERRESURREZIOA, TA BETIKO BIZITZA

 

        Ez degu serbizatu behar Jainkoa, orain zorionekoak izateagatik; ezpada geroko guretzat gorderik daukan, doatasun, ta zorionagatik. Orain munduko ondasun, ta atsegin-kontentuak geienez gaiztoentzat izan oi dira; ta gauzen gabeak, nekeak, eta atsekabeak onenzat. Ez degu beraz bizi behar, orain ongi izateko ustean; baizik Jainkoak, iltzen geraneko Zeruan guretzat daukan, zori onaren ustean, sinisten degu, gu iltzen geranean, ez dirala ilko gure animak; ta gure gorputzak ustelduko badira ere, Jainkoak bere guzialarekin osatu, ta batuko dituala eren lenagoko animakin, ta gorputz-animak ala baturik, beti iraungo duela inoiz alkargandik aldegin gabe, edo Zeruan, edo beko su-leizean, betiko doatsu, edo betiko doakabe. Gorputz-animak alkarrekin berriro batze oni deitzen diogu aragiaren erresurrezioa, edo bizitz berria. Munduaren azkeneko egunean egingo da bizte berri hau; ta horduan guziok joango gera Jainkoaren aurrera, bakoitzak, bere bizian egin duan, guziaren kontua ematera, naiz dala ona, naiz gaiztoa: ongi egiñaren saria izango da betiko bizitza, ta gaizki egiñarena betiko eriotza, ta neke-pena. Jesu-Kristok dio, oturunz, edo jate andi baten anzekoa dala Zeruko bizia, guri adirazteagatik ango atsegintasuna: Erreinua ere deitzen dio Zeruan bizitzeari, erakusteagatik, lurrean bizi diran Erregeak baño, doatsuagoak dirala, Zeruan bizi diran, Santuak. Zeruari ematen zaion Paraisuaren izenak esan nai du, dala, poz-kontentu atsegingarriz beterikako berjera edo baratz bat bezalakoa. Bestelakoa da Infernua, lurraren erdi-erdiko su-leizea. Infernua da, argi gabeko presondegi karzela, ta leize guziz illun bat. An erretzen dira gaiztoak kanpotik, ta barrendik, itzaltzen ez dan, ta sekulan itzaliko ez dan, su batekin. An dira betiko negarra, ortz-karrask-otsak, ta konzienziaren arra, biotz-barrunbeko tristura, damua, urrikia, ta oroitzea, nola izan zuen heren buruak neke-pen oetatik gordetzeko, ta begiratzeko, eskua, ta indarra; ta ala ere, nola heren faltaz galdu ziran, ta atsekabezko leku artara erori ziran. Hau da, gau ta egun, beinere ase gabe, ta atsedeten utzi gabe, utsikitzen ari zaien, ta ariko ere zaien arra, probetxu gabeko urrikia, denbora joanez-gerozko damua ta negarra.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Gure Jainkoagandik itxedeten degun, utsik-gabeko zori on, ta doatasun oso-betea oraingo bizitzarako ote da?

        E. Ez baldin-bere: onelako ditxa ezda iristen, illezgero baizik.

        G. Gu iltzen geranean, gorputzakin batean iltzen dira gure Animak?

        E. Ez: Anima ezin illkorra, edo ezin ill ditekeana da.

        G. Betiko iltzen dira gure gorputzak?

        E. Ez: azken Juizioko egunean berriro piztuko dira.

        G. Nola egingo da bizte hau?

        E. Il ziran, guziak biurtuko dira, lenago emen izan zituen, gorputz aek berak berriro artzera, ta joango dira Jainkoaren juiziora, egin dituen, lan on, edo gaiztoen kontuak ematera.

        G. Kontuak eman, ta zertan geldituko dira?

        E. Onak joango dira Zeruko bizitz betikora, ta gaiztoak betiko Infernura.

        G. Zer gauza da Zeruan beti bizitzea?

        E. An poz-atsegin-kontentuz beterik beti irautea.

        G. Zer esan nai du Zeruetako Erreinuak?

        E. Esan degun, ber-hau.

        G. Zertan dago Zerukoen zori on doatasun ta gloria?

        E. Aurpegiz aurpegi Jainkoa ekustean.

        G. Zer gauza da betiko eriotza?

        E. Jainkoa bein-ere ikusi gabe, Infernuan beti surtan erretzen ta erretzen egon beharra.

        G. Zer neke dira, gaiztoak Infernuan daramazkien, nekeak?

        E. Dira sua, illuntasuna, ta konzienziako arrak egiten dizten, utsikiak.

 

aurrekoa hurrengoa