www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XII. IRAKURTZA

BABILONIAKO GATIBUTASUNA

 

        Israelgo, ta Judako Erregeak, Profeten ongi-esanak, aser-esanak, eta atelekak ongi artu lekuan, esker orde asko naigabe neke ta pena eman zizten Profetai; ta illerazi ere bazituen Profetetatik batzuek. Orregatik ere geldirik egondu zan Jainkoa, Erregeai, ta Errege-pekoai ezer egin gabe; ta arrigarrizko emetasun edo pazienziarekin luzaro begira egon zan, noiz eren gaiztakeri, ta bekatuen damuz biurtuko ote ziran argana. Baña geroenean ere egotzi zuan Jainkoak aen gañera, eren oben-kulpakgatik zegoten, kastigu gogorra. Samariako Erreinua, zan guzia, arrasatu ta galdu zan; ta amar Tribu edo Familiak sakabanatu ziran Erbesteetan, ta Samariaz kanpoko bazterretan: eta etziran inoiz ara biurtu. Nabukodonosor, Babiloniako Erregeak bota zuan lurrera Jerusalen guzia, erre zuan ango Eleiza, eta gatibu eraman zuan berekin Erri guzia. Babilonia zan horduan, Munduan zan, erririk andiena, indartsuena, ta eskurik geiena zuana; baña, iñon ziran, doakeri, gaiztakeri, idolatria, ta bekatuz guzia betea. Orregatik ere Juduak etzuen utzi Jainko egiazkoa; ezta, Moisesek erakutsi zien, haren legea ere; eta denbor-artan aen artean izandu ziran Santuak ere. Oetatik bat izandu zan Daniel Profeta, jende gaizto aen artean garbiro, ta gaitz-kabe bizitu zana, ta Jainkoagandik misterio, edo mirari andiak ikasi zituana. Nabukokonosor Erregeak eragin zuan, gizona zirudian, urrezko tallu, edo estatua bat, eta agindu zuan, guziak agur egin ziozaela urrezko gizanz hari. Danielekin batean azi ziran, iru gizon gazte, gogortu zitzaizkan Erregeari, ta etzituen egin, ark nai zituan agurrak, eta orregatik botarazi zituan labe irazeki batera; baña Jainkoak gorde zituan, suak bat-ere erre gabe. Iru gazteen ikuskari hau ekusi, ta ezagutu zuan Nabukodonosor Erregeak, baita aitortu ere, agitz andia, ta indartsua zala, Jainkoak, edozein gauza egiteko, duan eskua, ta ahala.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Jainkoak laster kastigatu ote zituan Israeldarren bekatuak?

        E. Ez: luzaro itxodon zien, egin zezaen penitenzia.

        G. Zer egin zan Samariako Erreinuaz?

        E. Desegin ta galdu zan guzia, eta an bizitu ziran, amar Tribuetako Israeldarrak andik kanpora atereak, ta erbestetuak izandu ziran.

        G. Nork lurreratu zuan Jerusalengo Erria?

        E. Nabukodonosor, Babiloniako Erregeak.

        G. Zer egin zien Juduai?

        E. Katibu eraman zituan.

        G. Eta zertan gelditu zan Jainkoaren egiazko legea?

        E. Gorde zuen Juduak, katibu egon ziran, denboran.

        G. Zer lege zan Babiloniako legea?

        E. Gezurrezko Jainkoai zegoten, legea, zeagi-gurtea, Idolatria, edo sorginkeriaren erakoa.

        G. Nor zan Daniel?

        E. Santu andi, ta Profeta andi bat.

        G. Zer egin zuen haren iru lagunak?

        E. Babiloniako Erregearen Idoloari, edo gezurrezko Jainkoari agurrak ez egiteko, gogortzea.

        G. Zer egin zien Erregeak Danielen iru lagunai?

        E. Labe irazeki batera botarazi zituan.

        G. Zer gertatu zitzaien an?

        E. Jainkoak milagroz gorde zituan, erre gabe.

 

aurrekoa hurrengoa