www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

II. IRAKURTZA

LENBIZIKO GIZONAREN BEKATUA

 

        Aingeru guziak, Jainkoak egin zituanean, onak ziran, eta batzuek beti iraun zuen onean; baña besteak gaiztotu ziran, ta orregatik Jainkoak sekulako ondatu zituan Infernuko su-leizean. Aingeru gaizto oek dira Deabruaren Aingeruak, edo Demonioak, gizonai bekatu eragiten, edo bekaturako tentatzen diarduenak. Ispiritu gaitzkin oetatik batek, sugearen aotik Evari itzegin, ta janerazi zion sagar debekatua, ta Eva berak jan, ta janerazi zion bere senar Adani. Horduan Jainkoak madarikatu zuan sugea, ta adirazi zuan emakumeagandik etorriko zala, aren burua ausiko zuana; edo emakumeagandik jaioko zala demonioa garaitu, ta aren esku, ta eguin-al guziak galduko zituan, Munduaren zuzentzalle, ta salbatzallea. Adan, ta Eva, bekatuagatik Jainkoak Parabisutik atera zituanean, gelditu ziran txit gaizki; galdu zuen ala baña grazia, eta grazi onek eman zien Zerurako eskua, ta deretxa, galdu zuen Zeruko gauzen jakiundea, erori ziran Infernuko etsaiaren, ta erioaren atzapar gaiztoetan; ta bekatuak asaldatu zien, gutizia, nai-eragille, ta griñarekin gelditu ziran gaitzeronz makurtuak. Adanek etzuan izandu humerik, bekatu egin ezkero baizik; ta orregatik aren humeak, ta ondorengo guziok, bizitzen asi horduko, jaio baño ere lenago, amaren sabelean arkitzen gera bekatuz zikinduak, ta bekatuari darraizkan, kalte ta neke guzien azpian.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nor da demonioa?

        E. Bere egille Jainkoaren kontra jarri zan, Aingeru gaiztoa.

        G. Eta zer kastigu eman zion Jainkoak?

        E. Betiko sua.

        G. Zertan ari da Aingeru gaiztoa?

        E. Gizonak tentatzen, eta nola Jainkoa eren bekatuakin aserreraziko duen, erakusten.

        G. Nola tentatu zuan lenbiziko gizona?

        E. Artu zuan etsai gaiztoak sugea, eta onen ezpañez esan zion emakumeari, jan zezala, Jainkoak eragotzirik zeukan, sagarra.

        G. Eta zer egin zuan emakumeak?

        E. Berak jan, eta gero Senarrari jan erazi.

        G. Eta lan gaizto hau ekusi, eta zer egin zuan Jainkoak?

        E. Madarikatu zuan sugea.

        G. Nola kastigatu zituan Adan, ta Eva?

        E. Parabisutik ateratzen zituala.

        G. Zer agindu zien?

        E. Emakumeak ausiko zuala sugearen burua.

        G. Zer esan nai zuan orretan?

        E. Emakumeagandik jaioko zala denboren buruan, demonioaren esku, ta indar guziak garaitu, ta galduko zituana.

        G. Nola gelditu zan gizona bekatu eginezkero?

        E. Guziz urrikalkizun, ta on-behar, ala animan, nola gorputzean.

        G. Zer ziran, gorputzean ekusi behar zituan gaitzak?

        E. Era guziko nekeak, eritasunak, edo enfermedadeak, ta eriotza.

        G. Eta animan?

        E. Jakin-eza, ta bekaturako gutizia, griña, ta jario makurra.

        G. Adan ta Eva, Senar-emazteak, noiz izandu zituen humeak?

        E. Bekatu egin, ta geroz.

        G. Orrela gurasoen bekatu hau igaro zan humeetara?

        E. Bai, humeetara, humeen humeetara, Oraindaño jaio diran, ta munduaren azkeneraño jaiokizun dauden, hume guzietara; ta orregatik, Jesu-Kristo, ta bere Birjin-amandrea ez, beste guziak jaiotzen dira, bekatu hau erekin duela.

        G. Nola deritza?

        E. Bekatu orijinala, edo jatorrizko bekatua, zeren datorkigun geren gurasoakgandik.

 

aurrekoa hurrengoa