www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

 

Bertso berriyak
(«Arbola izugarri bat»)

 

          1

Siglo berriyan oi ta

amabost bat urte,

ez gera iritxi baño

ez dira aparte;

bertsuak paratzeko

enkargatu naute,

arbola izugarri bat

dala mediante.

 

          2

Oiartzun'go itzaiak

kontentu dabiltza,

kunplitu dutenian

emandako itza;

kostata jetxi degu

Karrika'ra aitza,

txoferra're ez da juan

uste bezin aixa.

 

          3

Bost pare iyo giñan

karro eta guzi,

probarik egin gabe

ez genduan utzi;

pertika puskatu ta

bi uztarri autsi,

eltzen geniyon baño

mogimentu gutxi.

 

          4

Txoferrak esan zuan

aditutakuan:

«Oien iriyak daude

gobernu flakuan;

gaxuak indar gutxi

daukate lepuan,

ez dute ekarriko

berialakuan».

 

          5

Zazpi pare juan giñan

ondoko egunian,

asko beldurtu gabe

koraje onian;

Eute arren gogotsu

ikusi zanian,

gustora ekin ziyon

jendiak lanian.

 

          6

Eute asi zaio

arbolari oska:

aundiya dala baño

komeriyak dauzka;

gaur ikusi biar du

nai ez duan festa,

lengo txandan bezela

libratuko ezta.

 

          7

Geren puska orrekin

giñaden atera,

beldur asko gatozen

Urmendi'tik bera;

noizbait ere Karrika'n

allegatu gera,

jendia pozik juan zan

zurrut egitera.

 

          8

Puska bazan luzian

emezortzi metro,

eun da berrogei ta

zortziren bat beso;

geiena giyar utsa

pisua zan oso,

ura karro gañera

etzan errez jaso.

 

          9

Martiñi abisua,

orla gabiltzala,

nai zuenian puska

eraman zezala;

bildur aundirik gabe

etorriko zala;

ura're utsik juan zan

itzaiak bezela.

 

          10

Sei pare puntan jarri

ta bat ondotikan,

jaun oiek egin zuten

lana gogotikan;

Eute zuten ango

itzaien kapitan,

eta aiudantia

Egieder'tikan.

 

          11

Martiñ etorri zaigu

biyaramunian,

bere motor da karro

koraje onian,

puska automobillian

sartu degunian,

esanaz: «Eramango

det bi egunian».

 

          12

Eutek esan ziyon:

«Zu, Martiñ maitia,

al dan polikiyena

abiya zaitia;

itzaiak ere ala

etorriyak tia,

onekin kostako da

aguro juatia».

 

          13

Abiyatu zanian

ura aren seta,

mendiko bizi-moduz

etzegon aseta;

zernai egingo zuen

izan balu beta,

aidian eraman du

Xerrai'en meta.

 

          14

Ondarrabiya'n puska

ikaragarriya,

Anjelen tallarrian

an dago jarriya;

itzaiak egin dute

naiko pikardiya,

ardotan kastatua

omen da erdiya.

 

          15

Kastilla'n mats-arbol bat

ez det uste danik,

aurten orri aña ardo

kendu diyotenik;

trago ederra pranko

badute eranik,

baño ez det aditu

mozkortu diranik.

 

          16

Puska ezin altxarik

giñadela ari,

zeñek lagun egiña

izandu zan guri;

kate polearekin

zitzaigun etorri,

eskerrak Karrika'ko

errotariyari.

 

[1935]

 

aurrekoa hurrengoa