Reina Regente'ri
1
Aitona zar bat suplikatu zait
guztiz modu egokiyan
bertso batzuek onak ipintzen
ia bai al nerokiyan;
ikusi orduko igarri niyon
etzebillela tranpiyan,
arren lastima zabalduko det
euskera dagon graziyan.
2
Aitona orrek klaro esan dit
gizon prestuaren gisa,
orain galdu dan bafori ortaz
kantak jarri al banitza,
dolorez azitako seme bat
nola ito zaion aisa;
gixagaxuaz urrikalduta
baietz eman diyot itza.
3
Modu ortako deskalabrorik
legorrian da bustiyan
etzait gôatzen gertatu danik
nere denbora guztiyan;
pasadizu au nai arren zail da
adierazten itz biyan:
amaika amaren seme sartu da
itsasuaren azpiyan!
4
Kartzela zarren onduan dago
Donostiya'ko kuartela,
izenez ezin separatu det
andik urrengo otela;
len esan dedan aitona zar au
etzan jeniyoz motela,
emaztia ta biyak an zeuden
negarra zeriyotela.
5
Kristo zerura iyo zanetik
oraiñdaño bitartian
orrelakorik ezta gertatu
Españia'ko partian;
milla zortzireun larogei eta
amairugarren urtian
gure bafore Reina Regente
ezkutatu da ur-pian.
[1895]
|