 |
Azpeiti'ko premiyuengatik
1
Dozenatxo bat bertso
bear ditut bota,
jendiak jakin dezan
nik daukan nota.
Obeak asko dira,
ez naiz orren kontra,
baño itzegin nai det
sasoian nago ta.
Or dabil marroka,
al dana zurrupa,
iya jo du arroka,
ori da erropa,
alabatzera nua
Pello Errota.
2
Pello, gaizki zabiltzala
aditu det oso,
enteratua nago
au dala kaso.
Zuek agure zar bat
egiteko falso,
zeok aundiyaguak
zerate akaso.
Premiyua jaso,
polsan sartu preso,
partitzeko manso,
denak bertan gazo,
gizonak ez dik bear
pantasioso.
3
Juan Josek testigua
du erretoria,
izketako lanian
zer dotoria!
Iñon pare gabeko
predikadoria,
konfesiyuan ere
badu podoria.
Bajatzen ari da,
juan zaio edadia,
iya erori da
zeruko glorira;
Azpeiti'ko apaizen
diretoria.
4
Beti keñuka zaude
loruaren gisa,
esanaz nagusitzen
zerala aixa.
Ori da jaiotzetik
eldu zaizun gaitza,
nere lañuak dakar
zuretzat ekaitza.
Zuk dezula giltza
erronkaz zabiltza,
nai badezu mintza
orain da agintza;
ez nago ukatzeko
ni nere itza.
5
Zu ziñala onena
Donostiya'n uste,
amaika duro eder
eman dituzte.
Ez daukazu arturik
beste orrenbeste,
alperrik juango zera
berriz ara eske.
Or zabiltza triste,
erronka ta naste,
tabernan jai t'aste
ikusten zaituzte;
obiak bagaude gaur
zenbait gazte.
6
Pello, jokatu dezu
amaika apostu,
kulpa zeorrek eta
zertan zapuztu?
Bertsoetako lanak
badu franko kostu,
ontan ezin liteke
iñor aberastu.
Zabiltzate justu,
ez iñori ostu,
partitzia aztu,
lotsa asko eztu,
gizon gezurtiyari
mingaña moztu.
7
Bera baño oberik
ez dala iñun jaio,
tabernaren batian
ixuri zaio.
Izan ere egin du
amaika ensaio,
beste bi goierriar
arturik soziyo.
Gogotik da piyo,
gora nai du iyo,
au dala meriyo
jendia seriyo,
orgullo geiegiyak
ez du baliyo.
8
Zuk badakizu joaten
besteren etxera,
pakian daudenak
endreatzera.
Norbaitek ordaintzeko
beldurtzen etzera,
Juan Jose isillik
diruba artzera.
Gizona zartzera
tristura sortzera,
odolak aultzera,
franko bajatzera,
zedorrek len bezela
kapaz al zera?
9
Pello bertsolariya
oso dotoria,
Juan Jose Ugarte berriz
askoz obia.
Bein batian Tolosa'n
oien umoria!
Konportaren gañetik
pasa zan baria.
Deus ezta guria,
aik dute ploria,
naiz juan edaria
biba aguria!
Errekalden daukate
diretoria.
10
Dibersiyo polit bat
obe degu pasa,
ala ematen diyot
nik nere traza.
Taberna-zokuetan
or zabiltza lasa,
guregatik esanaz
ez gerala gauza.
Kulpa banu utsa,
ze ote da kausa?
Giza-lege motza,
ez gera orren lotsa:
eskojitu lezake
nai duen plaza.
11
Pello bertsolariya
guztizko pijua,
ez dauka semia're
nolanaikua.
Gaztia dalarika
soma aundikua,
aitak berriz diruri
kasik Jaungoikua.
Gizona bapua,
eztago plakua,
izdun galakua,
pare gabekua;
orain Amerika'ra
omen dijua.
12
Pello bertsu oriyek
zuretzako dira,
probintziyan egingo
dutenak jira.
Gustoz egon ditezke
batzuek begira,
orain sendatuko da
zarraren erida.
Jar zazu segira,
artuaz medira,
egin eskojira
nai dezun tokira,
etzaitezela izan
nere kupira.
[~1895]
|
 |