www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

Bertso berriak
(«Zeruko aita, marka itzazu...»)

 

              1

Zeruko Aita, marka itzatzu

pekatarien pausuak,

Kantabria'ko deskalabroak

dirade lastimosuak;

arbola eder bat dala mediyo

jartzera nua bertsuak,

milla urtean mantendu gaitu

lau probintzia osuak.

 

              2

Gutxienaz izan bear du

milla urte pasatua,

arbola aundi bat bada Gernika'n

aitona batek sartua;

aren azpian egin omen zan

fueroen juramentua,

orain argati deitzen diogu

arbola bedeinkatua.

 

              3

Biba arbola maitagarria!

Biba kantabriatarrak!

Biba Bizkaia, Gipuzkoa'kin,

Alaba eta Naparrak!

Biba kortean gure fabore

dauden ministro bakarrak!

Beste gauzarik ez degu eskatzen:

biba lengo fuero zarrak!

 

              4

Arbola maite zoragarriya,

etzaude gutxi kostia,

igartu arren ateratzera

atrebitutzen eztia;

zarra oraindik zutik daguala

aldatu dute bestia,

izugarrizko furiya dakar

izanagatik gaztia.

 

              5

Arbola dago igartua ta

euskaldunak gaude triste,

ez det pentsatzen pasatu danik

munduan beste onenbeste;

orain gertatu zitekeanik

ere ez nuen nik uste,

milla urtean segitu duten

fueroak kendu dituzte.

 

              6

Konbenioa egin zanean

arbola aldatu zuana,

motiborikan asko badu ta

aserre dago gugana;

ez da enkargu gutxi emanda

mundu ontatik juana,

defenditzera saia liteke

sentimenturik duana.

 

              7

Arbola orren zain prinzipala

zan Bergara'ko partean,

arri sillarez inguratua

burnizko kaja batean;

milla zortzireun irurogei ta

amalaugarren urtean

satorrak fuerte ibilli ziran

ura ebaki artean.

 

              8

Milla zortzireun irurogei ta

zortzigarrengo urtean

izar eder bat estali zuten

oroi askoren tartean;

lañoak fuerte korritu zuten

ura tapatu artean,

geroztik ez da egualdi onik

Kantabria'ko partean.

 

              9

Ara izar au tapatu eta

zer egin zuten lenbizi:

fraileak eta monjak bidaltzen

konbentuetatik asi;

jesuitak eta misionistak

saltatu ziran igesi,

esaten zuten: «Gu gaituk orain

Españia'ko nagusi!»

 

              10

Memorial bat eskribitu du

tunante batek Paris'a,

ango puerkoak firmatu eta

atzera bueltan Cádiz'a;

masoiak eta protestanteak

alkar arturik dabiltza,

erregerentzat egin nai dute

lege gaiztoko eliza.

 

              11

Lendabiziko fueroen kontra

firmatu zuen gizona,

eskeleto bat bezela eginda

ez dago oso gizena;

dudarik gabe gogoratzen zaio

etzuela egin gauza ona,

kastigatzera bildur ezpanitz

esango nuke izena.

 

              12

Fueroak kendu zituen ori

izenez ez det esango,

iltzen danean ez da orrentzat

salbaziorik izango;

gusto guztiyak kunplitu eta

ezta mundutik juango,

deseo diyot bizi dedilla

urte askoan ta ondo.

 

aurrekoa hurrengoa