www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

Bertso berriyak
misiolari pasionistai

Joxe Manuel Txirritak jarriak
 

              1

Gaude milla ta bederatzieun

amaseigarren urtian,

oso ez gera iristen baño

ez gabiltza apartian;

misionistak izandu dira

Goizueta'ko partian,

oien bisitaz oroituko naiz

bizirik nagoen artian.

 

              2

Misio oiek bazetozela

genduenean aditu,

eserzetako lanak utzita (sic)

agudo giñan mugitu;

Madalena'ko zabaltokian

iñor ezin zan kabitu,

ankarik jaso zezakeanik

etxean etzan gelditu.

 

              3

Alkatia ta bikarioak

eman zizkaten eskuak,

oien barrendik irteten ziran

asnase larri estuak;

alde batera uzteko diye

mundu ontako gustuak,

garai arretan etzauden lasai

emengo maiorezkuak.

 

              4

Apirillaren zortziyan ziran

predikatutzen asiyak,

parrokiara sartu giñaden

juntatu giñan guziyak;

oiek dirade Jaungoikoaren

bildur aundiyan aziyak,

argatik eman biar zaizkate

eskerrak eta graziyak.

 

              5

Makario zan lendabiziko

predikatutzen asiya,

asko gustatu zitzaidan aren

itzegiteko graziya;

gu salbatzeko asmuan dabil

sotana beltza jantziya,

bildurrik gabe juateko diyo

bada ba gomenentziya.

 

              6

Ura gizonen kuraji eta

itzegiteko graziya!

Arriturikan gelditu giñan

bisteko jende guziya;

Makario zan lendabiziko

predikatutzen asiya,

pekatariyak gonbertitzeko

jarri zan gomenentziya.

 

              7

Mutil gaztiangatikan ere

zerbait esan du fraileak,

uzteko diyo garaitxarreko

zurrutak eta baileak;

nola dakarren ondoren txarra

gazte farranda-zaleak,

oiera juanda errezatzeko

ezpagaude loaleak.

 

              8

Eju în zuten guraso zarrak

atentziyoan jartzeko,

bakoitzak bere familiari

ondo erreparatzeko;

misio santu ontako itzak

ondo goguan artzeko,

munduan ongi portatu eta

gero zeruan sartzeko.

 

              9

Beren bisita egiten dute

bost urtetik bost urtera,

esanaz: «Emen lenago lotsaz

gelditurikan ote da?».

Gonbertitzeko asmorik bada

jarri digute aukera,

gero okerrik izan ez dedin

orain kontuak atera.

 

              10

Emakumiak ere gaixuak

ez daude denak justuak,

eztul batzuak aditu ditut

nearrarekiñ nastuak,

malkuak bera deizkiotela

gurutzeturik eskuak;

ez ikaratu, barkatuko du

gure Jaungoiko prestuak.

 

              11

Oinbesteraño nekatutzeko

iñork ez ditu biartu,

esaten zuten: «Atozte lasai,

etzaiteztela bildurtu!»

Olaxe ere jaun oietara

iñor ezin zan limurtu,

lenago etsai bizi giñanak

orañ aingeru biurtu.

 

              12

Ministro oiek izandu dira

predikadore sotillak,

lendabiziko gizonengatik

izugarrizko batallak;

gero aboan artu dituzte

neskatxak eta mutillak,

azkenerako astindu ziran

atsuen patar-botillak.

 

              13

Elizarako ate onduan

dago gurutze santua,

zeñengatikan ipiñia dan

ongi atera kontua;

mundu triste au salbatzegatik

ez da gutxi nekatua,

gora Jaungoiko egiazkoa

eta bera pekatua!

 

              14

Bertso oriek ez dira izan

goizuetarran kaltian,

len aña anima ez dago orain

diabruaren katian;

Aita San Pedrok sartu gaitzala

zeruetako atian,

denak jostatzen an ibiltzeko

aingeruakin batian.

 

[1916]

 

aurrekoa hurrengoa