Bertso berriak Txirritak jarriak
1
Esplikatzera nua kontuak
ijito jende oienak,
nola diraden gure artian
gertatu izan diranak;
alperrak edo mozkorrak dira,
erdi lapurrak geienak,
okasiyua ta eskandalua
faltatutzen etzaienak.
2
Beren asto ta zakur eta ume
emen dabiltza jai ta aste;
mikeletiak iñoiz aurrian
atera izandu dituzte,
berak baño len ostera etorri
ta persegitzen gaituzte;
beste olako naziyorik bat
iñon danik eztet uste.
3
Beren asto ta zakur eta ume
dabiltza juan-etorriyan,
emakumiak lasto-pretesto
kasikan larru gerriyan;
gizonak berriz mozketa-aitzaki
beren aizturrak gerriyan,
siñalien bat utziko dute
sartzen badira erriyan.
4
Emakumiak aurrak artuta
eskera dijoazenian:
«Etxeko andre, limosnatxo bat
Jainkuaren izenian!»
Ofrezimentu luzia baño
errezo motza azkenian,
gauza guziyak gero berentzat
iñor bistan eztanian.
5
Kojitutako aberiakin
nola nai duten jokatu,
emen ostu ta aruntz eraman,
an saldu edo trukatu;
anguak berriz onuntz ekarri,
jabiak ezin topatu;
kontu garbiya nai duenak ez
ijituakin tratatu.
6
Ijituetan gutxi izaten
dirade berriz antzuak,
naturalezaz kasta gogorrak
ta gañera umetsuak;
bizkarrian bat, tripan bestia,
aldamenetan batzuak,
sall galantakin ikusten dira
dabiltzala geientsuak.
7
Usandutako okelak jaten
dira pare gabekuak,
anima salbo zakur gosiak
diraden bezelakuak;
naiz izan usteldu ta lurpian
luzaro egondakuak,
istimatutzat daramazkite
oriyek orrelakuak.
8
Sasiyetako oialak eta
ollo kojitzen atsuak,
ta kalietan poltsak miatzen
dabiltza mutill gaiztuak;
gizonak berriz mendiyetatik
biorrak eta astuak,
gauza gozorik senti badute
azkar erantxi eskuak.
9
Asolbiziyo biarrik ere
ezta izaten oiekin,
fakultadia Aita Santuak
ainbat badute berekin;
naiz aide izan ezkontzen dira
alkar nai dutenarekin,
orretarako gazterik pronto
naiz dotriñarik ez jakin.
10
Kontraturako ere eztute
eskribauaren biarrik,
kastuban zertan ibilli biar du
txorakeriyan alperrik?
Naiz aide igual ezkontzen dira,
igual oriyek bakarrik;
bodetarako ardua bada
ezta besteren biarrik.
11
Neska-mutillak tokatzen bada
berentzat elkar artzia,
zelebre diran kontuak ortan
ere badarabiltzia:
buruaz gora botako dute
autsi dedilla eltzia,
zenbat puska egiñ ainbeste urteko
ejituen ezkontzia.
12
Etxe, karrera, ola, telleri
legorrak dauden tokira,
jeneralian gauetarako
erretiatutzen dira;
atentziyuan egon izan naiz
nola dabiltzan begira,
eztute onik asarretu ta
purrukatzen ez badira.
|