 |
Bertso berriak
1
Frantzes euskaldun batek
esan ziran atzo
parako al dituan
dozena bat bertso;
ez du arrokeririk,
umilla da oso;
deliberatuko naiz
ori dala kaso.
2
Leon Dongaitz daduka
ark bere graziya,
Frantziya'n jaiua da,
an bertan aziya;
trinketian jokatzen
ez da itxusiya;
errespetokua ta
asko ikusiya.
3
Juan daneko ogei ta
zortzi bat urtian,
amazazpitan jarri
ta orañ artian,
jokatu diratenak
berentzat kaltian;
ni izandu naiz buru
Frantzi'ko partian.
4
Atano deitzen zaion
azkoitiar orri
proportziyo polit bat
biar diyot jarri:
baldin Done Juanera (sic)
nai badu etorri,
gustora jokatuko
nizuke zeorri.
5
Anbat gerta niteke
partida galtzera,
zergatik egin dedan
pixka bat zartzera;
nere pelotarekiñ
konforme bazera,
nai dezun garayian
atoz jokatzera.
6
Begiyen bistan dago
nere desgraziya:
edadiak pixka bat
bajatzen asiya;
ogei ta lau urtetan
banuen sasoia,
errespetokua ta
mutilla lasaia.
7
Berrogei ta bost urte,
egin det zartzera;
piska bat asi zaizkit
indarrak atzera;
esan dedan bezela
konforme bazera,
noiznai partidu ori
atoz zerratzera.
8
Edadekorik bada
nere kontra atera,
trinkete ta pelotaz
berari aukera;
lenbizi zer jokatu
egiñik papera,
ark nai duan tokiyan
probatuko gera.
9
Klaro itzegingo det
gertatu dan gisan,
nere pasadizuak
askok jakin ditzan:
orañ ogei bat urte
sasoyian nitzan,
trinketista oberik
etzan iñor izan.
10
Nere pasadizuak
ari naiz esaten,
ni gaztetan zer nitzan
ikasi dezaten;
ziran onenen kontra
banekiyen juaten,
besagaña kenduta
jokatzen ziraten.
11
Petxu sanua eta
bi besuak fuerte,
lanak ematen nitun
sasoi nuan arte;
kanpeon pasa ditut
oi ta zortzi urte,
ontaz aurrera noski
bentzutuko naute.
12
Ikasi nai badezu
jar zaite begira,
Xardiaren indarrak
onenbeste dira;
amabi bertsorekiñ
orra despedira,
nai ez duenak utzi,
onak ezpadira.
|
 |