Bertso berriyak Uzkudun'eri Txirritak jarriyak
1
Gaude milla ta bederatzi eun da
ogei eta sei urtian,
bertso berriak jartzera nua
euskera eder batian,
zurrut egiñaz kanta ditzagun
kantabritarren tartian:
euskaldun batek zer egin duben
Barzelona'ko partian.
2
Gipuzkoa'ko Errezill'ena,
Gurutze'n jaio ta asiya,
obekiyago jakitiatik,
Paulino Uzkudun graziya;
oraiñ iru urte San Juanetan
zan boziuan asiya,
garai onetan bere mendian
dauka Europa guziya.
3
Toki txarrera ote zijuan
esaten zuten batzuak,
bañon koajez eman zituen
alde artara pausuak;
indarrarekin gelditu ditu
kanpeonaren besuak,
Donostia'tik sumatzen ziran
aien ukabilkazuak.
4
Batalla ori jokatu zuten
jende askoren aurrian,
uste deanez eun bat milla
izango ziran urrian;
bi ero iru golpe tiraagatik
tranpan idea txarrian,
lengo kanpeon famatu ori
an gelditu zan lurrian.
5
Alimentua komeni zaigu
piska bat ardo zarretik,
baño Paulinok eztu eraten
markaz fuerako zurrutik;
indar aundiko gorputza dauka,
korajetsua barrutik,
orren aurrian jarri diranak
pagatu dute larrutik.
6
Orren antzeko gizon asko zan
lengo gerrero zarretan,
errespetua ipiñi zuten
aiek erromatarretan;
desapiyua pagatzen zuten
gelditu gabe zorretan,
indar aundiko belarrak dira
Ernio-mendi orretan.
7
Gora Paulino, nere partetik
eskerrak eta graziyak,
zure golpiak izandu dira
garratzak edo guziyak;
Europa'tikan asko ziraden
lanteri (y) ontan asiyak,
zure txapelak tapatu ditu
oraindañoko guziyak.
8
Jende guziya arritu zuben
bozeuan zebiltzala,
etzuten uste Euskal-erriyan
orlakorikan bazala;
Ernio-mendik egiten diyo
Italiya'ri itzala,
oraiñ Uzkudun dago kanpeon,
lenago Spalla bezela.
9
Ondra aundiyak irabazita
etorri da Donostia,
nere barrenak eztit laguntzen
aitortu gabe uztia;
len bi batalla galdu zituen
ta oraiñ berriz bestia,
italitarrak euskaldunakiñ
ondo konpontzen eztia.
10
Kontrariyuak izanagatik
garratzak edo torpiak,
aiek guziyak bentzitu ditu,
Paulino, zure golpiak;
zazpi arrua ta erdi pisua,
ogei ta zazpi urtiak,
indar asko ta gerriyak biguñ,
esku-muturrak fuertiak.
11
Maietz illaren emezortziya
oientzako zan garratza,
piska batian eztia aztuko
egun ura ta arratsa;
par-irudiyen bostekua eman
baño beiratu zorrotza,
oien batalla akabatutzen
ezta izandu erreza.
12
Etorri ziñan bukaturikan
kanpeonaren karrera,
ikusgarriya izan zan zure
Donostiya'ko sarrera:
musika juaz automobillan
Justoren aldamenera,
Kojuenea deitutzen zaion
lengo ostatu zarrera.
13
Aita illa du gizarajuak,
Jose Inazio izena,
paregabeko gorputza zuen,
altua eta gizena;
errespetua guardatzen zuen
indar aundiko gizona,
jendia frankok maite zuena,
erriyan juez izana.
14
Bisitatzera juan zanian
etxeko parientiak,
kaburik ero neurririk eztu
aik zuten borondatiak;
amak negarrez esaten ziyon,
ain dira alkar maitiak:
«Nai dezunian, atoz, semia,
zabalik daude atiak!».
15
Agur, Paulino, gizon piñaren
kalidariak otia,
etxia asko biartu gabe
sobratu dezu dotia;
garai onetan neskatxa askok
izango zaitu maitia,
eder-eder bat eskojituta
txit ondo bizi zaitia.
16
Gora Paulino erreziltarra,
gu zure fabore gera,
oraiñ artian bezela nai det
segitutzia aurrera;
kontrariyorik emen ez eta
zuaz Amerik'aldera,
kanpeon zaude Europa'n eta
ekatzu ango bandera.
[1926]
|