 |
Kantabria'ko itxas-gizonai oroipen bat
1
Nere biyotz gaixua
eskaka ari zat
bertso bi ipintzeko,
baldin baderitzat.
Abuztuben amabiyan
sortu zan ekaitzak,
egiñ dizkigu oso
deskalabru gaitzak,
makiña bat persona
ondatu du beintzat.
2
Penak esplikatzera
orain naiz abiyan,
motibua dan gisan
mintzatu nadiyan.
Milla bedetzireun
eta amabiyan,
gañera Abuztuko
illaren erdiyañ,
desgrazi (y) au pasa da
Kosta Kantabriyan.
3
Kulpa gabeko franko
badu eramana,
bakoitzai errezatu
aita gure bana.
Ain da negargarriya
egin digun lana,
anparo gabe utzi
ainbeste aur ta ama,
sinisten ere gaitz da
aurten pasa dana.
4
Abuztuko illaren
amairugarrena,
guretzat argitu dan
egunik txarrena.
Izan zagun kupira
denak alkarrena,
gogoratu utsarekin
lertzen zait barrena,
au da paraderua
kantabritarrena.
5
Eun da amaseikua
Bermeo bakarra,
aurten ez dute izan
suerte ederra.
Erri txiki batentzat
ai ori negarra!
Aurrak aita falta du
ta amak senarra,
badaukate anparo
on baten bearra.
6
Itxasua zitzaigun
asarretzen asi,
bendabal aldetik zan
aizia nagusi.
Nork bere puestuari
ezin ziyon eutsi,
denak zatitu ditu,
iñor ez du utzi,
Gipuzkua'n bertatik
ez da falta gutxi.
7
Eun da berrogei ta iru
omen dira danak,
arrantzalietatik
ondatu diranak,
gure Jangoikuari
kontuba emanak.
Guk egin biar degu,
bizirik geranak,
aietzaz erregutu
biyotza dubenak.
8
«Aita San Inaziyo»
belako barkuba
amairu gizonekin
urpian sartuba.
Beraren imajiña
an zuben santuba,
Habana'ko partian
dago kostatuba,
tenpestade gaixtuak
jo ta puskatuba.
9
Egur biren gañian
gizon bat jarriya,
ai, zer ote zan aren
orduko larriya!
Lagunak bera jun ta
estadu urriya,
ez da Donostiya'ra
errez etorriya,
ikusi du birian
ixtillu gorriya.
10
Señale ibilli dala
arraixku aundiyetan,
arrai txarra besterik
ez dan tokiyetan.
Illaren amabostan,
goizeko seietan,
baporiak artu zun
beraren deietan,
naikua sufritu du
paraje oietan.
11
Izena Daniel du,
nombria Eskurtza,
jeniyo bizikua,
espiritu utsa,
ta baliatu zaio
Jaunaren laguntza.
Oso maltratatuba
sartu zan ununtza,
berriz egon liteke
juan gabe aruntza.
12
Iñork galdetzen badu:
«Gauz ori nola da?»,
nik erantzungo diyot:
«Egiyaz onla da».
Iñor dudan badago
betor eskolara,
anuntziyatu zuben
orduko bolara,
graziyak milla bider,
Aita Orkolaga.
13
Ai, gure biyotzeko
Aita Orkolaga,
beraren eskutikan
ez gaitzala laga.
Orain bezela zaitu
eguna ta gaba,
berriz itxasu ortan
ez gaitezen traba,
bedorren talentuba
gauza biarra da.
14
Jainkua portatzen da
danentzat ondradu,
gaiztuarentzat igual,
ain biyotz ona du,
emanaz irabazten
degun ainbat gradu.
Itxaso sagraduba
ur guziyen buru,
ark ere gurutzia
errespetatu du.
15
Jesus maitiak eman
dezala argiya,
oraingo bolara ontan
badago premiya.
Euskaldunen artian
au da pikardiya:
Bermeo'tik galdu da
jendien erdiya,
lutoz jantziya dago
Kosta Kantabriya.
16
Ango itxas-kolpiak
ta urro borroyak
tragatu nai zituen
mendi ta erriyak.
Pasa dira desgrazi
ikaragarriyak.
Orra amasei bertso
oraingo berriyak,
Fermin Imaz'ek eta
Txirritak jarriyak.
[1912]
|
 |