www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

Bertso berriak
Antxo'ko euskal festari

Jose Migelek jarriak

 

              1

Milla urte ta bederatzi eun

ogei ta amaikagarrena,

urriko illaren emeretziyan

bildu giñan alkarrena;

desgrazi batek Antxo'n askori

bueltatu ziyon barrena,

dozenatxo bat bertso jartzeko

eman dirate ordena.

 

              2

Nongua naizen aitortuko det,

Jose Migel det izena,

Altza'n jaio ta bataiatua,

bertan bizitzen naizena,

len ere zenbait olako festa

ikusitako gizona;

saiatuko naiz egiten dedan

nere lagunen esana.

 

              3

Jose Juakiñek zituan beiak,

Txipres'ko Pedrok iriyak,

karro ta guzi preparatuta

presentatu dira biyak;

kantuz nai ditut adierazi

pasa diran komeriyak,

emen ez dia noiznai ikusten

olako erromeriyak.

 

              4

Jose Juakiñen baserri orrek

Loretxo zuan izena,

egun orretan ara juan zan

len Matxikarren izana,

azienda ta karruen berri

ondo dakiyen gizona,

edozeiñ moduz engañatzeko

ez dago trapu zuzena.

 

              5

Loretxo ori etxe polita

apainduriyaz jantziya,

buelta guziyan adornatua

dana arbolaz josiya;

Jose Juakiñek an bizitzeko

omen du komenentziya,

Otaegi'tarrak lagun baditu

aterako du biziya.

 

              6

Iri-jabiak ango lanari

etziyon ondo iritzi,

itzaiak «Aida!» esaten zuen

eta gurdiyak irrintzi;

kurban bueltatzen asi zanian

ardatza zitzaion autsi,

adios gure karroza ederra

bere neskatxa ta guzi!

 

              7

Zintzarri-soñu, gurdi-irrintzi,

aiek ango komeriyak!

Gazte txoruak poztutzen ditu

olako erromeriyak;

beste ainbeste jarrita ere

tirako zuten iriyak,

ardatza autsita bukatu ziran

oien zelebrekeriyak.

 

              8

Emezortzi bat neska ta mutil

jarriagatik gañian,

iriyak aisa tiratzen zuten,

ondo zebiltzan lanian;

sinistamenik etzuten izan

mutua'ren esanian,

alkarri elduta gelditu ziran

ardatza autsi zanian.

 

              9

Itzaiak ziyon bere koleran:

«Emen badago naiko lan!

Indarrik gabe gelditu gera,

kargak zeuzkiyen arbolan».

Anjel Otaegi'k: «Sartu zazute

Inazioren txaolan,

fiesta aitzian konponduko da

da bitartian dagol'an».

 

              10

Kalerik kale bazijuazten

irrintzi eta marrua,

karga geiegi bota ezkero

bajatutzen da arrua;

arren gañian izango ziran

berreunen bat arrua,

ez ikaratu, Julimas'tarrak,

konponduko da karrua.

 

              11

Jendia franko bazegon parrez

arri begira jarriya,

alde batera desgraziya zan,

bestera parragarriya;

iruritzen zait orren arlote

ez dagoela erriya,

fundiziyuan egingo dute

orrentzat ardatz berriya.

 

              12

Antxo'tarrentzat zer esanikan

ez dadukagu batere,

ango karrozak eta txismiak

jarri zituzten dotore;

askoz oberik ezin liteke

ederrenera jota're,

arkitetuen biarrik etzen,

mutua zan diretore.

 

[1931]

 

aurrekoa hurrengoa