Bertso berriyak
1
Bertso berriyak jartzera nua
oraiñ neska zar batentzat,
nigandik ondo irabaziak
dauzkala iruritzen zat,
zergatik ori ibillia da
kastigu billa guretzat,
gau eta egun isildu gabe
gaizki esaka neretzat;
asko pentsatzen etzuben baña
orra ordañak beretzat.
2
Gezurrarekiñ engañatuta
jarri zituben auzuak,
eta gañera esaten ditu
testimonio falsuak;
oraiñ jendiak jakindu dezan
jartzera nua bertsuak;
tragatu nairik ibilli naute
lau neskazar da atsuak,
kopeta zimur iduki arren
ez daude oso mantsuak.
3
Neskazar orri esan biayot
belarriaren ertzera
nai dubenian azaldutzeko
arrazoi oni ertzera:
guri konduta galtziagatik
apropos ari al zera?
Zedorri ere azitarako
prenda eder bat etzera,
lotsik ez dezan gezurtia ta
mingaiñ gaiztoko saltsera.
4
Bi illabete kunplitu dira
broma bat pasatu zala,
eta geroztik aditzen nuan
kontrario bat bazala,
non jakiñ detan neska zar ori
besterik iñor etzala;
mendian dagon otsuak baño
beltzago daka azala;
ori andretzat suertatzia
Jainkoak gorde nazala.
5
Batetik beltza ta itsusia,
gustagarria da ori,
buruko zimak falta ditu ta
bizarra dauka ugari;
begiak triste, sudurra luze,
ortzak erdiak erori;
bati ta biri bezela igual
aditzen diyot iruri:
anima salbo, ikatz-kajatik
sortutakua diruri.
6
Askok bezela berrogei urte
mundu onetan korritu,
aspaldi onetan larru-azalik
etzaio asko guritu;
azkenerako lizundurikan
zimurtu eta oritu,
ortzak galantak, buruba berriz
ille guztiya zuritu...
Mundu ontako desgrazi danak
neskazar orrek baditu!
7
Aspaldi ontan arkitzen zera
nitzaz gaizki itzegiña,
konsideratu ondo oraiñ zuk
nola zauden utsegiña;
neregatikan dantzatu dezu
gaizki esaka mingaña,
eta pena det kulparik gabe
desprezio au egiña,
baztar guztiak desonratutzen
zabiltzan buru-ariña.
8
Andik bostetan atera giñan,
etzan berandu artian,
seietarako gure etxetik
ez giñan txit apartian;
gero denbora pasatu gendun
kontu kontari atian,
gauza batzuek esplikatubaz,
umorez eta pakian,
ez zuk esaten dezun bezela
itxura gaizto batian.
9
Beste gauza bat kontatutzen du
ero-aldiyak jotzian:
«Nai bezelako mutil guztiak
aukeran dauzkat atzian;
gañera berriz bazter ederra
sagastiakin ertzian,
denda polita, ardo ta guzti,
ezer falta ez etxian;
nere senarrak zer suertia
ni emaztetzat artzian!»
10
Berak dituben gauza guztiak
orgulloz kontatzen daki,
ta ori bera nolakua dan
mundu guztiak badaki;
etxian berriz bei zar batekin
ollo batzuek eduki,
asto koskor bat eta zakurra,
taberna berriz edoki,
oiek guztiak izanagatik
iñork etzaitu erruki.
11
Baldin suertez ikusten bada
prenda ori ezkonduta,
lastima baña artu biar du
andre gaztien kenduta;
artzen dubenak esan lezake
trapu zar bat konponduta,
lengo jenio txarrak utzita
ezpada jartzen onduta,
gizona laster bigalduko du
soñeko galtzak kenduta.
12
Nork esplikatu kantetan ondo
zer saltsa duben ekarri?
Eta sekula gauza txarrikan
ez diot egiñ nik orri;
bere kaltian berotu ditu
alperrik zenbait belarri,
arrazoi gabe jarri ninduen
trantze estuban txit larri,
beragatikan amabi bertso
ara Manuelek jarri.
|