Bertso berriak
1
Bertso berriak jartzera nua
ejenplo eder batian
gazte jendia dibertitzeko,
ezta iñoren kaltian;
atentziyua jarri zazute
paper au letu artian,
milla gañera bederatzireun
beatzigarren urtian,
esan dezadan zer pasatu dan
Gipuzkoa'ko partian.
2
Doble vía bat egiten ari
dira Legazpi aldian,
ala biarrez ni ere antxen
asi nintzanen lanian;
goi xamarrian jarri ninduten
lenbiziko egunian;
katapazaren kaseta aldera
inguratu nintzanian,
neskazar batek gelditutzeko
ots egin ziran parian.
3
Arren esanak aditzen jarri
nintzan beraren onduan,
biyotza tranpan zebillelarik
mingañez maite ninduan.
«Zu baño gizongai oberikan
ezta neretzat munduan;
Baranbiyo'ra biyok juan biagu»
zerorrek esan zenduan;
askoz obe da nik ez nekien
zuk zer egingo zenduan.
4
Neskazar ori nola deitzen dan
publikatzeko izenez
libertaderik ez omen dago
orain, esaten dutenez;
diru-piska bat bazubela ta
zentimorikan izan ez,
ni ere berriz aspertuba naiz
neskazar-musu lizunez,
edertasunak engañatuta
ez da aseko gizonez.
5
Trozorik-trozo ibiltzen ere
asperturikan nenguan,
ezkondutzeko pensamentuak
artu nituen buruan;
diru-piska bat bazedukala
juntu alkarren onduan,
orren partez bai beste batzuek
Donostiya'ko Bankuan,
inozentia izan banitza
engañatuko ninduan.
6
Lendabiziko bitartekua
gizon txiki bat genduan,
neskazar arren kontu guziak
orrek ekartzen zituan;
ni ere ori zetorrenian
egoten nintzan kontuan,
bere kartetan esaten ziran
nai ninduela onduan,
fiyatu banitz zeñen ederki
farra egingo zenduan!
7
Asi ezkero dana guzia
publikatutzera nua:
kutxillotxo bat neskazar orren
lenengo erregalua;
noizik beñean arrautzatxo bi,
oiekin urdai-trontxua,
gauza oiekin engañatzeko
atera zuen planua
Jaun Zerukuak eman deidala
entendimendu sanua!
8
Besteri prendak artzeko bera
gustagarriya da ori:
buruko zimak falta ditu ta
bizarra dauka ugari,
begiyak triste, sudurra luze,
ortzen erdiak erori;
bati ta biri bezela igual
aditzen zaio iruri:
ijituari bizkarretikan
galdutakua diruri.
9
Neskazar ori dala diyote
bi aldiz moja izana,
komentutikan atera eta
artu nai zuen gizona;
Baranbiyo'tik etorriya da,
ezta alaja zuzena;
bere buruben etsaia ezta,
gorputzetikan gizena;
kastigatzera bildur ezpanitz
esango nuke izena.
10
Arren da nere kontu guziak
tratatutzeko asmuan,
jai-egun batez biajetxo bat
disponitua genduan;
Deskarga'tikan laister dagoen
pagotxo baten onduan,
«Neretzat galai ederra zera!»
esan zenidan orduan,
oraingo partez zeñen ederki
begiratutzen zenduan!
11
Andikan zortzi egun baño len
asi zan kartak biraltzen:
bera etxean bisitatzera
enitzadela azaltzen;
beste batzuek esan ziyoten
ote nebillen tentatzen,
berialatik asi zitzaidan
inbusteroka tratatzen,
aliak oso dituenari
ori etzaio tokatzen.
12
Erlojutxo bat aspalditxuan
banebilkien nerekin,
egun batian gelditurikan
zeguen matxurarekin;
neskazar orrek au esan ziran:
«Ekarri zazu zerekin,
konpondutzera biralduko det
etxeko mutillarekin».
Erlojuba ta katia biyak
eraman ditu berekin.
13
Neskazar orren kontubak orra
gusto dubenak aditu,
pozik esango nitukeanak
geiago ere baditu;
konpondu gabe nere alajak
berekin eraman ditu,
oiegatikan ez du gajuak
poltsarik asko loditu,
deseo diyot izan dezala
lenago ainbat kreditu.
14
Azkenekotzat biraldu ziran
guzizko karta ederra,
askoren gisa mingañetikan
dezente dauka indarra:
«lotsik gabia eta granuja»
ez da arrazoi ederra,
bañan geiago sentitu nuen
paltsua esan biarra;
beste bi orla bai omen ditu,
enitzaden ni bakarra.
15
Beste gauza bat kontatutzen du
ero-aldiak jotzian:
«Bueltatuta mutil gaztiak
begira dauzkat atzian;
neroni berriz neskatx ederra
ta gauza pranko etxian,
obeto bizi danikan ez da
Araba'ko probintzian,
nere senarrak zer suertia
ni emaztetzat artzian!»
16
Zure kontuak nola diraden
jendiak ditu jakiñak,
biar dan baño gauza geiago
esan du zure mingañak;
formalarentzat ez dira oiek
oso arrazoi bikañak,
neregatikan gaizki esanka
gutxi nekatu ezpañak,
ez dan gauzarik baldin badago
atera oien ordañak.
[1909]
|