 |
Gure txakurrari Aste ontan Txirritak jarriyak
1
Txakurrarentzat jarri
biaitut bertsuak;
etzeuzkiyen nagiyak
anka ta besuak;
gaxua etzuten egiñ
bere gurasuak
munduan pasatzeko
egun erosuak.
2
Txakur bat galdu zaigu,
izena du Xaxpi,
aren gañian esan
biar ditut itz-pi:
luzaruan kabiyan
egon gabe gaizki
bateonbatek tiroz
illko zuen noski.
3
Petxua ta bizkarra
zauzkiyen legunak,
oraindikan bagera
aitatzen degunak;
bukatu dira aren
munduko egunak,
ura zitala zan baño
baditu lagunak.
4
Pena daukagu bera
etxetik juana,
fameliya guziyak
maitatzen zuana;
iñork billatzen badu
ekarri gugana,
pagatuko diyogu
merezi duana.
5
Eizetikan etzuen
janikan igualtzen,
baño bai baratzatik
olluak bialtzen;
orañ lasai dabiltza
landariak galtzen,
oiek daukate poza
ez bada azaltzen.
6
Guretzat etzan bera
txarra izanduba,
ongi gobernatuta
zegon gizenduba;
zartu baño lenago
utzi du munduba,
amaika sator beltzi
bizitza kenduba.
7
Perro samarra zala
aitortzen det egiz,
ezin ikusi zuten
jende askok begiz;
bi bider egondu da
kolpatuta arriz;
biri ortan etzaie
aterako berriz.
8
Bi edo iru aldiz
kojo egondua,
bi belarriyak eta
isatsa kendua;
gorriyak ikusita
utzi du mundua,
gaxtua bazan ere
ederki ondua.
9
Gaxua diru-truka
ez genduen saldu,
aiñ gutxi astinduta
kanpora bialdu;
patenta pagatu zan
egunian galdu;
orantxe etsi degu,
etzaigu azaldu.
10
Kalte ederra degu
zakur ura illa,
laxter bagijuazke
beste baten billa;
eztu preziso biar
eizian abilla,
ura bezelakua
atera dedilla.
11
Bera gorrantza zan da
anka-puntak beltzak,
agiña fuerte eta
letagiñ zorrotzak,
isatsa kendua ta
belarriyak motzak,
larruzko trajia ta
ezurrezko ortzak.
12
Orra amabi bertso
zakurrrari para,
amaika eskale xarri
eman diyo ikara;
asarretzen zanian
beltza zuen kara,
aiek daukate poza
illa baldiñ bada.
Bertsolariya,
[1931-11-15]
|
 |