Bertso berriyak
1
Bertso berriyak jartzera nua
euskera eder batian:
Altzibar ortan zer pasatu dan
lau mutikoren artian;
makillarekin preparatuta
jarriya zegon atian,
bañan apenas lurrera juan zan
ark emandako golpian.
2
Anaiarekin elkar artuta,
ateria zan etxetik,
makillarekin golpia tira
lendabiziko itzetik;
dudarik gabe asiko ziran
derrepentian iltzetik,
bañan oraindik bizi omen da
egun ortako gaitzetik.
3
Sesiyuaren asiyerako
pasadizuak oik dia:
tabernatikan atera eta
makillarekin golpia;
mesede-ustez asi zan eta
etorri zaio kaltia,
intentziyua badauka baña
abillidade-paltia.
4
Erri guziyak famatutzen du:
«Oso mutiko ona da!»
Zoraturikan jarriya dago
orrek dadukan sonara;
makilla artu eskuan eta
egin du zenbait jorrara,
intentziyuak eztu baliyo
abillidadeik ezpada.
5
Tabernatikan atera eta
makillarekin zan asi,
anaiak ere okabillakin
bazuen naiko pantasi;
Otarres ere baztarretikan
nola zabiltzan ikusi,
golpia tira muturrera ta
laster juan zan igesi.
6
Etxe batetik izan biar zun
kasikan famili dana,
gauzen guardiyan gelditu ziran
arreba gaztia ta ama;
Oiartzun ontan lengo denboran
arrikariyak izana,
lastima orain artu biar degu
makilkariyaren pama.
7
Etxi ortatik bai omen ziran
gutxinez sei kontrariyo,
graduak ola irabaziyaz
altura nai zuten iyo;
beren buruak azaldutzera
juanak ziran propiyo,
danak batera salduta ere
duro bat eztue baliyo.
8
Sudur aundi bat izan biar du
partitzen ibilli zana,
ipurdiz oso bajua da ta
bizkarra're eztu zuzena.
Erri batian buru jartzeko
ai zer nolako gizona!
Kargu artzeko beldur ezpanitz
esango nuke izena.
9
Kuarteletan ta Kontzejuetan
egon biaute soziyo,
negonek ez det ikusi baña
jendiak orrela diyo;
kapitanakin itz egitera
juanak ziran propiyo,
saiatu-faltik etzuten baña
kukuak oker jo diyo.
10
Aieka obetan sortutzen dira
olako gizon-klasiak,
oraindik ere aitatzen dute
apenas dauden asiak;
zortzin bat egun izan biaitu
kuartel-iskiñan pasiak,
oiek gezurrak dirala neri
alperrik esango ziak.
11
Preparatuta etorri ziran
izugarrizko kuadrilla,
bertan naikuak izaki ez ta
ausiliyuaren billa;
Otarres orren etxian dago
orren orduko makilla,
kargua artu nai duenik bada
nigana etorri dedilla.
12
Oiartzun ontan sortu dirade
lau basa-gizon berriyak,
berenak aski ez dituztela
ze kalte duen erriyak!
Makilletako moztu dituzte
mendietako elorriyak,
Aldura zarra kejatzen bada
aientzat daude gorriyak.
13
Amalau bertso euskerazkuak
nai dituenak kantatu,
papera obetan ala ez danik
iñork ez du apuntatu;
sesiyorikan nai ez duenak
gezurrikan ez kantatu,
berak ordañak atera bear
ezpadirade kontentu.
14
Aieka obetan nai badituzte
gauza oriek ikasi,
eskolarikan duenik bada
papera oiek ikusi;
bertso berriyak atera ditut
nai dituztenak erosi,
laster saldutzen asiko dira
beren otarre ta guzi.
|