Bertso berriak Txirritak jarriak
1
Denbora, leku, zeru ta lurrak,
izar da illargi, eguzkiyak,
kristaba, aizia, animaliyak,
ur gezak eta gaziyak,
Aita Eternuak sei egunian
egin zituan guziyak;
merezi du ta eman zaizkagun
eskerrak eta graziyak.
2
Aita Eternuak Adan ta Eba
egin zituan aurrena,
lendabiziko gizasemia,
emakumia urrena;
baratza frutaz bete-betian
sartu zituan barrena,
bañan etzuten ondo kunplitu
eman ziyoten ordena.
3
Demonioak ziyon Ebari:
«Fruta artatik jan zazu,
Aita Eternuak dakien ainbat
orduan jakingo dezu;
Berak ori nai eztubelako
zuri debekatu dizu,
orra esan nik egiya eta
orain naizuna egizu».
4
Allegatu zan Adan ta Ebari
fruta ortatik jatia,
etzan posible mundu ontatik
iñor zerura juatia;
oiek kunplitu eztubelako
Jaunaren borondatia,
itxi ziguten guziyentzako
zabalik zegon atia.
5
Adan da Ebaren Kain da Abel
igualak izan eztia,
inbiriyaren gorrotu gaiztoz
il zuen batek bestia,
arrazoiaren biderik gabe
anaia zarrak gaztia;
alakuari kostako zaio
zeruba irabaztia.
6
Lau milla urtian egondu ziran
zeruko atiak itxita,
zenbait anima triste bazegon
linbo beltzera jetxita,
betiko ala biarko zala
beren artian etsita;
zori onian egin zioten
Salbadoriak bisita.
7
Al dan maizena erreza zagun
«Nere Jesukristo Jauna»,
jakiñik dala Jaungoiko eta
gizon egiazko ona,
gurutze pisu baten azpiyan
ain gogoz iltzera juana,
guri atiak zabaldu eta
orain zeruan dagona.
8
Kristau guziyak sinista zagun
Eskriturak dakarrena;
zeru ta lurren agintariya
Jesukristo da aurrena;
eskubiriak arrek emanda
Aita Santua urrena,
Vaticano'ko artzai umilla,
Pio amaikagarrena.
9
Kristoren bidez Apostoluak
zabaldu zuten klerua,
aien autikan ateria da
lendabiziko Kredua,
mandamentu ta artikuluak
dotrinan dauden modua;
oiek sinisten eztituenik
ezta sartuko zerua.
10
Aita Santua Erroma'n dago,
oso gizon seriyua,
abisatzen du gañian dala
guziyentzat eriyua;
gaiztuenari barkatutzeko
badu erremeriyua,
orrengatikan deitzen diyogu
Kristoren Bikariyua.
11
Amaika bider letu izan det
lengo dotriña zarretik:
gezurra esanda ez gera libre
pekatuaren zorretik;
bi bidetara partitu biegu
Jesukristoren aurretik,
ezkerretatik juaten danak
pagatuko du larrutik.
12
Kondenatuben azken fiñeko
penagarrizko pausuak,
bi itz bakarrak esango dizka
gure Jaun amorosuak:
«Orain ez dago barkaziyorik,
kunplitu dira plazuak,
zere pagua emango dizu
serbitu dezun maisuak».
|