Bertso berriyak
1
............................. au da
nik dadukadan graziya,
................ 'ko naturala naiz
................ 'n bertan aziya;
auzoko galai batekin nitzan
ustez tratatzen asiya,
ori dan arte ezta faltako
gezurra ta maliziya.
2
Lenago're nik jarri nituben
galai orrentzat bertsuak,
arrazoi gabe ari naizela
omen diyote batzuak;
inposible da lau zientziyak
daukazkiyela osuak,
edozin gauza eragiten du
kristau eskandalosuak.
3
Nere bertsuen buelta kantatzen
dabil kopeta beztuta,
bere buruba garbitu nairik
baztar guztiyak nastuta,
egin dizkian despreziyuak
dauzkadalako aztuta,
lotsa gaiztua gal dakiyola
lenago asko eztu-ta.
4
Bost urte dira pasatuxiak
adiskidetu giñala,
personak eztu muatu biar
asi ezkero beiñ ala;
inozentiak engañatutzen
egin dezu egiñala,
garai arretan ez nuben uste
orren paltsua ziñala.
5
Soldaduskara juan ziñanian
zeorrek esan zenduban
ni baño neskatx maiteagorik
etzendubala munduban;
aski gustora egoten giñan
biyok alkarren onduban,
geroztik orla muatu zea
tela txarraren moduban.
6
Pruebak neronek ikusi ditut,
ez det auzotik jakiña;
mundu guziyak ezagutu du
eztala persona piña;
berak nai zuben ainbat pikardi
ezta nerekin egiña,
komenentziak jartzen zituben
artako egon bagiña.
7
Auzotar batek enteratu nau
guztiz modu egokiyan:
nobiyuak zer martxa dabilkan
aber bai al nerokiyan;
itzak ederrak, begiyak alai
eta biyotza tranpiyan,
gusto onikan eman biar du
allegatzen dan tokiyan.
8
Zuk neri egin dizkiatzunak
esatekuak eztia:
neri despeida eman baño len
billatu dezu bestia;
ongi zekiten toki batetik
jakin nuben albistia;
zuk emazterik artzen badezu
urrikari det tristia.
9
Ezaguturik nola zebillkan
iñor engañatu-naia,
etorritzeko abisatuaz
bialdu niyon anaia;
gizon justu bat balitz bezela
presentatu zan galaia,
egunsentiko izarra bezin
argiya eta alaia.
10
Ta esan niyon: «Nere biyotzak
au da sentitzen duana:
neri despeida eman baño len
besterengana duana».
Erantzun ziran: «Albisti ori
iritxi bada zugana,
inbusteron bat etorriko zan
ezin supritu zugana».
11
Ta galai orrek itzegin zian
guztiz izketa gozuan:
«Elkarri beira egondu gera
juan dan bost urte osuan,
geren lanari segi zaiogun
beñ asi giñan kasuan,
guregatikan iñork gaizkirik
esan ez dezan auzuan».
12
Ola esanaz abiatu zan
ni triste asko utzita:
«Bizirik banaiz denbora labur
egingo dizut bisita».
Martxa onikan etzendubala
orduko negon etsita,
orrelakua ezta pagatzen
bizkar-ezurra autsita.
13
Despeirarekin etorri ziñan
urrengo arrats batian,
karta sotora bota zendian,
etziñan sartu atian;
aziyo ortaz oroituko naiz
bizirik naizen artian,
amaika gezur sartu dirazu
juan daneko bost urtian.
14
Kontari dabill pena dubela
nik modu ontan uztia,
beraren kartak deklaratzen du
nola darukan bestia;
bost urte pasa alkarrekin da
ai au despeira tristia!
................ 'ko neskatxa danak
orrentzat ainbat eztia.
15
Zentzu gabeko arrazoi asko
atera dezu autikan:
eskolarikan ez daukatala
diozu neregatikan;
eskribiante ederra zera,
ongi dakizu pratikan,
alaxen ere serbiziuan
etziñan egin kapitan.
16
Jendia franko engañatu du
bateko eta besteko,
zuk etzendukan arrazoirikan
bueltak ematen asteko;
buru arin bat bada naikua
baztar guziyak nasteko,
uste deanez obia zaude
artzeko bañan uzteko.
|