www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

Bertso berriyak

 

              1

Milla urte ta bederatzi eun

ogei ta amabostian

bertsuak jarri dituzte zerbait

aurreratzeko ustian;

Agustiña ta «Potoko» nola

oikiñ kontentu eztian,

oraiñ jendiak miñ izango du

bueltak kantatzen astian.

 

              2

Zazpi mutill da lau neskatx dira

guri bertsuak jarriyak,

arrazoiaren biderik gabe

gezur ikaragarriyak;

berak merezi duten moduan

artuko zaizte neurriyak,

oiek dirade orgullosuak

eta talentuz urriyak.

 

              3

Etxe batian pasatu nuen

serbitzen zerbait denbora,

lendabiziko sortu ziraten

gezurra au izango da:

despatxatuta an negoela

juan nai ezik iñora,

nere kopria bota zutela

gero leiotik kanpora.

 

              4

Filarmonika koxkor batekin

Mariano munduz-mundu,

boda aberats askotatikan

ez dezu deyik izandu;

ankak garbitzen ez dakidala

neregatikan esan du,

obe zenduen soñua jotzen

onla ikasi bazendu.

 

              5

Zakur guziyak zaunkaz jarriyaz

or dabill jai-arratsian,

bañan obiak azaltzen zaizku

kalera etorritzian;

orrek soñua jotzekoz iñork

konprenditzeko klasian,

iru bat urte pasa biaitu

maisu on baten etxian.

 

              6

Kuadrilla ortako iru mutillak

lengo jai-arrats batian

pentsamentu bat atera dute

anbat beretzat kaltian:

«Bakarrik ziok neska zarra ta

bordara juan gaitian,

gezur batekiñ engañatu ta

sartuko gaituk atian».

 

              7

Bi Inazio ta Juakin ziran

asaltoko soldaduak,

patar da guzi neskatxagana,

oso mutill onraruak;

orduko zurrut asko egiñak

berotutxiak buruak,

bañan apenas egiñak diran

berak nai zuten moruak.

 

              8

Modu txarrian tratatu zuten,

errira eman du parte;

kartzela, multa ta amenazo

kastigatu dira fuerte;

kristau gaiztuak geitxo eranda

badu makiña bat arte,

orrelakuak izango dira

mundua mundu dan arte.

 

              9

Ai, Mariano, jakintsun nago

zer estadutan zabiltzan:

paotxa janaz anima salbo

ari konkorraren gisan;

osaba zarra bere denboran

ez da orlakua izan,

biar badezu nik bezelaxe

juan da artzazu elizan.

 

              10

Pasadizua itz egingo det

auzuak jakiñ dezaten,

aziyo txarrik ez dizut egiñ

ez iyez eta ez aurten;

osabagatik ari zerade

zernai pikardi esaten,

zere denboran kostako zaizu

ni aña gizon izaten.

 

              11

Portunatu da oien etxetik

dama gazte bat juatia,

Billabona'ra bialdu dute

bera jaio zan tokia;

beretzat ezer gelditu gabe

entregatu du dotia:

alabaren bat eder askua

izan biar du botia.

 

              12

Neskatxa orri jarri zitzaion

bastante gorputz torpia,

orañ atzera tajatu dute,

eman diyote kortia;

errikumia izanagatik

opa diyote dotia,

soldatarekiñ bialdu dute

ekarri zuten tokia.

 

              13

Ori orrela gertatu arren

ez ikaratu, gaztia,

zugatik norbait oroituko da,

lasai ibilli zaitia;

nekez bada're azalduko du

len zuen borondatia,

jaiotetxian deskargatu da

ez dakit zeñek betia.

 

              14

Orañ artian gaitz aundirikan

ez ditut egiñ izandu,

zuretik zerbait arrapatuta

ez naiz onela gizendu;

xentimo baten kulparik gabe

osaba autan artzen du,

obe zenduen zere etxera

erreparatu bazendu.

 

              15

Gabeko amarrak inguru ortan

tabernatikan atera,

ta juaten dira Aularre deitzen

diyoten toki batera,

etxe artako fameliyari

alabantzak ematera,

eta jabiak uzten badiye

paotxa lasai jatera.

 

              16

Billera dago Aularre deitzen

diyoten etxe batian,

asi gabeko amarretan da

ordu bata bitartian;

zazpi mutil da lau neskatx gazte

danak dirade partian,

itz-bire ederrak jarri dituzte

aurten da juan dan urtian.

 

              17

Etxe ortako etxekoandretza

ama zarraren gradua,

urtiak pranko baditu eta

urdindu zaio burua;

zigarrua nai al zuen eta

erantzuteko modua:

paperezkorik etzuela nai

izatekotan purua.

 

              18

Etxe orretan mutillarekin

gertatu diran kasuak,

danak guziyak ez noski baño

ikasi ditut batzuak;

garai txarreko dibersiyuak

dirade peligrosuak,

alare oiek ipiñi biar

besterengatik bertsuak.

 

              19

Andres ta Jose eta Batista,

Alejandro zan bestia,

inozentiak leziyatzeko

maisu gaiztuak eztia;

larru gorriyan gertatu da maiz

oitako bat ikustia,

jeniyo txarrak artuba dago,

kostako zaio uztia.

 

              20

Jaun oiek baldiñ gertatzen bada

gure etxera juatia,

denbora labur azalduko da

daukagun borondatia:

alper-alperrik joko dituzte

leiuak eta atia,

kostako zaie Agustiñaren

paotxetikan jatia.

 

              21

Etxian morroi eduki degu

mutill bat formal askiya,

oitara juan da kontatzen zuen

aditzen zuen guziya;

gure kontuak ikasitzeko

Luertza zuten ispiya;

orra pagatu ordañarekin

egin dezuten gaizkiya.

 

[1935]

 

aurrekoa hurrengoa