www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

Atso gezurti bati
 

              1

Ni il naizela sortu omen du

Aurriñazpi'ko atsuak,

pena galanta artuko zuten

siñare ta gurasuak.

Ai zer negarrak nere koñata

eta illoba gaxuak!

Bizi naizela jakiñ dezaten

jartzera nua bertsuak.

 

              2

Izeba zar bat bada Panplona'n

gure etxian aziya,

artxek emanda artua naiz ni

bataiuaren graziya;

argana ere allegatu da

ill naizela notiziya,

koittara ura an omen dabill

guziya lutoz jantziya.

 

              3

Pamplona'n dedan izeba xarra

zenbatxu maite dedan nik,

ez derizkiyot iñortxok ere

juzgatuko lukianik;

koittara arek abixutxo bat

artu biar du nigandik:

luto oriek erantzitzeko,

bizi naizela oraindik.

 

              4

Zeruban dauden santu ta santak

daude triste ta seriyo,

gure auzuan bizi dan atso

sorgin bat dala meriyo;

baldin Jainkuak salbaziyorik

orri ematen badiyo,

umildade ta errezatziak

askorik eztu baliyo.

 

              5

Publiko asko egiña dauka

alaba biren tratua,

beste bat ere salduko luke

baleuka zeñek artua;

inozentiak galtzen dabillen

atso desordenatua,

salbaziyorik iñon ez daukan

amona kondenatua.

 

              6

Bat itxua zan, mixerablia,

saldu zuana lenbizi,

kuarto batian sartu zuten da

atia ziyoten itxi;

ezer etzuen ikusten eta

nola juango zan igesi?

Ai zer gustua eman ziyoten

Barrabas eta Judasi!

 

aurrekoa hurrengoa