 |
Bartolo ta Mari Iñaziren pasadizuak Aste ontan Txirritak jarriyak
1
«Jaungoikuak egun on
dizuela, Ma-Iñazi;
zer zabiltza zu emen
makilla ta guzi?»
«Ardi-kontu, Bartolo,
nai banazu ikasi,
beste ofiziyorik
ez nuan ikasi».
2
«Ez al dezu artu biar,
Ma-Iñazi, gizonik?
Bizi-modu obia
jarriko dizut nik».
«Ez dadukat dirurik
eta ondasunik;
ez det uste, Bartolo,
zuk naiko nazunik».
3
«Zu egonagatikan
arlote ta pobre,
zenbait aberats baño
neretzako obe;
atoz, zauden bezela,
xentimorik gabe,
ta zu egingo zera
nere gauzen jabe».
4
«Ni izanagatikan
etxe pobrekua,
badakizu naizela
biyotz noblekua,
beste batzuek baño
konduta obekua,
zirri bat ere iñork
egin gabekua».
5
«Berrogei ta biña urte
zaizkigu kunplitu,
iya bada garaia
nai bada mugitu;
berel-berelakuan
etzera kupitu,
Jainkuak bestek eztu
nik ainbat sufritu.
6
Arreba monja juan zait,
au da desgraziya!,
fameliyan dadukat
indar-eskasiya;
orañ ipintzen dizut
komenientziya,
zuria izateko
nik dedan guziya.
7
Iru bei ta ogei ollo,
zakurra ta astua,
lau katu eta bi auntz,
zer bizi poztua!
Morroi bat artuko det
pulamentuzkua,
ez dago saiatzeko
paraje gaxtua.
8
Etxia neria det,
baditut bi txerri,
baita mendiyan ere
berrogei bat ardi;
pobria izan arren
azaltzen naiz argi:
zor artzekuak kito,
kontuetan garbi».
9
«Bi aizpa bizi giñan
aita eta ama,
bestiak gobernatzen
nik bakarrik lana;
aientzat justu-justu
sortzen nuen dana,
irabazi orduko
aurretikan jana.
10
Aste batian illak
aita eta ama,
ta aizpa reumak artu,
ura gure lana!
Izeba batek artu
zuan beregana,
zerbait biar zanian
beti neregana.
11
Sokorritutzen nuen
onradamentian,
negar egiten zuen
begiyak betian;
orañ bi illabete
sartu zan lurpian,
galanki sufrituta
amar bat urtian.
12
Ez bagera saiatzen
ez dago gauz onik,
ez dezu adituko
alperra naizenik;
egiñala guziya
egingo dizut nik,
nere partetik ezta
galduko gizonik».
13
Bartolo arkitzen zan
estadu motxian,
iñor emakumerik
etzaukan etxian;
dudan ibilli gabe
denbora luzian,
illabete baño len
esposatu zian.
14
Orra pasadizuak
guk adierazi,
saiatzen danak eztu
burlarik merezi;
orañ egin biagu
lengo penak utzi,
alkar istimatuaz
ondo-ondo bizi.
Bertsolariya,
[1931-10-18]
|
 |