Bertso berriyak Txirritak jarriyak
1
Lagun on batek enkargatu nau
bertso berriyak jartzeko,
neonek ere badet gogua
arren itza mantentzeko;
obek izango dira Fernando
Amezketarrarentzako,
festa-denboran kanta ditzagun
tristura danak kentzeko.
2
Tolos'aldera maiz bajatzen zan
deus gutxiren aitzakiyan,
ostatu zarrak bisitatuaz,
ango berri baizekiyan;
usai gozua zegon tokitik
nekez jungo zan plakiyan,
bertso ederrik kantatzen zuben
allegatzen zan tokiyan.
3
Neonek ez det ikusi baño
dakizkit bestek esanak,
intzizu batek aña malezi
bazuben Fernando zanak;
barruti gutxi erosi eta
beti ardiyak gizenak,
arrazoia da saiatutzia
premiyan dagon gizonak.
4
Bederatzi seme-alabarekin
bere emazte ta guzi,
ezta euskaldun abillagorik
sekulan iñon ikusi;
ardi batzuek baituagatik
nekez juango zan igasi,
juezetara deituta ere
askotan bera nagusi.
5
Beiñ juez batek otsegin zion:
«Atoz, amigo maitia;
zurekin itz bi egin biaitut,
sillan eseri zaitia;
kostako zaizu oraingo teman
irabazi ta juatia».
Erantzun ziyon: «Bai bedorri're
eztan tokitik jatia».
6
Juezak, pranko aturditurik,
beiratu zuan atzera,
bañan Fernando seriyo zegon
obispo baten antzera:
«Apatxo-borda'n bizitzen zeran
bertsolariya al zera?
Ez det zurekin ezer ere nai,
bazijuazke etxera».
7
Aberats askok maitatzen zuen
pobria izanagatik,
grazi aparta zedukalako
bertsotik eta kantatik;
arrazoia ongi neurtzen zakiyen
ondotik eta puntatik,
makiña bati gusto emanda
juana da mundu ontatik.
8
Oroipen asko ditu Fernandok
ain zan gizon zelebria,
interes asko etzuen bañan
alaia ta alegria;
astian bitan bajatutzen zan
Tolosa ta Alegria,
garai arretan Laskabonian
zuben ostatu libria.
9
Andriarekin alkar artuta
bein atera zan etxetik,
atsua aurrian eta Fernando
makillarekin atzetik;
isil kontuak ola esanez
maite zuben biyotzetik:
«Gaur oraindikan jan biar digu
bikariyuen eltzetik!».
10
Eriyosuar andre gaisua
sartu zan apaiz-etxera,
bikariyuak uju egin ziyon:
«Gizona, erotu al zera?
Beraz, Fernando, makillarekin
zere emaztia jotzera?
Ikuitzen ere baldin badezu
gaizki ibilliko zera!».
11
Bañan Fernandok egiten zuan
beti asarre-papera:
«Gaur eltzerikan eztit egosi,
ortik okertuak gera».
Erantzun ziyon: «Gurian bada,
iyo zaitezte jatera,
baño andria jotzen badezu
zere kontuak atera!».
12
Bazkari jaten ari zirala
bikariyuak galdetu:
«Emazteari zer ingo ziñon
bazenduen arrapatu?».
«Plater oneri bezelaxe nik
azkar lepua biortu!».
Ezurrak apaizari emanta
Fernandok mamiak artu.
13
Fernando zanak arrats batian
ardo-puska bat eran du,
orma galanta ari zubela
etxera juan zan berandu;
ordu ta erdiyan atal onduan
etzan gustora egondu;
parragarrizko kontuak dira
ondo esango bagendu.
14
Emazteari uju egin ziyon:
«Ez al zerade kupitzen?
Gizonik ezta atal onduan
modu ontan edukitzen!
Nere burua galtzera nua
ezpanazu irikitzen!».
Oiek guziyak adituta ere
andria etzan jaikitzen.
15
Fernandok, bere koleran juanda,
altxatu zuben arriya,
putzura bota ta egin zuben
soñu bat izugarriya;
kamis utsian atsua juan zan,
aren orduko larriya!
Aizkenerako ikusi zuben
berak istillu gorriya.
16
Putzura arriya botatzeakin
emaztia engañatu,
epel samarra bazegon ere
ederki ziyon freskatu;
parajerikan onena nun zan
gizonak zuan billatu:
andre gaxua kanpoan utzita
Fernando barrenan sartu.
17
Sesiyo gutxi izaten zuben
ain zan gizona bapua,
zenbait aberats eta pobreri
parra eragindakua;
aita jaiotzaz adunatarra,
bera Amezketa'kua,
parroki (y) artan bataiatua,
Ispillazal etxekua.
18
Gure Fernando Bengoetxea
egun urte da il zala,
denbora askuan sentitzen degu
ark utzi zuben itzala;
Jaungoikuari eskatzen diyot
nai lukienak bezela:
komeni bada arren anima
zeruan izan dezala.
[~1923]
|