www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

Bertso berriak
................ 'k andregaiari jarriak

 

              1

Bertso berriyak jartzera nua,

gusto duenak aditu,

nere barrenan dauzkaten penak

ezin nezake kabitu;

demoniñuak ainbeste arte

hembra gaiztuak baditu,

parregarrizko kontuak dira

ondo esango banitu.

 

              2

Dama batekin abiatu naiz

esposatzeko idian,

uste ez nuen estropozuak

izandu ditut bidian;

aski gustora ibiltzen giñan

biek alkarren parian,

itzak ederrak mingañan baño

beti buruak aidian.

 

              3

Alkarrengana biltzen giñaden

al gendezaken maizena,

nere denboran etzait aztuko

bein batez orren esana:

«Zintzua zera irabazian,

gobernatzen dakizuna,

mundu onetan legerik balitz

zu nai zinduzket gizona!».

 

              4

Erantzun nion: «Ni konforme nai

zerorri ala bazera,

bein asitako tratamenturik

ez uztiâtik galtzera».

Beste gauza bat ikusi gabe

gertatu banintz artzera,

familiyan zer okasiyuak

izango ziran zartzera!

 

              5

Gorputz ederra, arpegi fiña,

errespetuko jantziya,

bañan orduko nastu zituen

Españi eta Frantziya;

zeukan fallorik agertu nai ez,

ortik zan diferentziya;

zartzera ezer sobratzen badu

badauka zeñi utziya.

 

              6

Ni bezelako beste bat zuen

parrez zegona ondotik,

kulpa gabia despreziatzen

saiatu zera gogotik;

neska gaizto bat lagun arturik

gaizki esaka nigatik,

beste majua zai zedukan da

despeira ematiâtik.

 

              7

Nere amaren aldamenian

bizi nintzana pakian,

iya juduak Kristo bezela

lotu ninduten katian;

tranposagorik ez da beste bat

Españia'ko partian,

zenbait disgustu eman dirazu

juan diran iru urtian.

 

              8

Majo batekin kalera eta

bestiarekin mendira,

parra ederrik egiten zuten

jendiak orri begira;

aizkenerako nazkatu eta

eman nion despedira,

tribunalera deitu nazazu

oiek gezurrak badira.

 

              9

Nere kontrako ixpi gaiztua,

pikara gaizki eziya,

................ 'n bataiatu ta

................ 'n aziya;

................ 'n dago esposatuta,

buru zuritzen asiya,

desio diot osasuna ta

urte askoko biziya.

 

              10

Izena det...............

ori da nere graziya.

................ 'n bertan bataiatua,

................ ballean aziya;

napar batekin esposatzeko

pensamentuan asiya,

pena guztiyak lajatu ditut,

artu det orren etsiya.

 

              11

Eskerrik asko, pareja ona,

egin dituzuten lanaz,

.......... guztiya nastu dezute

gezur galantak esanaz;

laixter sorgintzan asiko dira

atzo aditu dedanaz,

ensaiatutzen omen dabiltza

patar gorriya edanaz.

 

              12

Biotz oneko nobiya nuben,

onrada eta noblia,

izandu du nork begiratua,

ez da izandu sobria;

orgullo puskat badauka baño

nere moduko pobria,

artzen duenak a zer fortuna,

utzi duenak obia!

 

aurrekoa hurrengoa