www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso jarri guztiak
Txirrita
1886-1936, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

Igandetako euskal orriarako
 

              1

Ontzat artu det Pueblo Vasco'an

irakurri detan itza,

saiatuko naiz orren esanak

egin al baldin banitza;

denak alkarri lagun zaiogun

kristau fedetsuen gisa,

gora euskera eta klerua,

Jaungoikoa ta Eliza!

 

              2

Aita Eternua zeru ta lurren

jabia ta gurasua,

gauza guziak egin zituen

Jaungoiko amorosua;

asko pentsatzen ez dan garaian

emango digu mazua:

ez dakigu noiz bajatuko dan,

or dago gora jasua!

 

              3

Kristau onentzat dago zerua,

gaixtuak ez du parterik,

giltzarik gabe ez da zabaltzen

itxita dagon aterik;

beiñ ill ezkero ez dauka iñork

mokadurikan jaterik,

ara ez dago kapoiakin ta

arkumiakin joaterik.

 

              4

Gau eta egun nere buruan

bueltaka dabilt euskera,

jaio ta iru urte baño len

ikasi nuen izkera;

altxa gogotik, kuidado gabe,

gu zure kontra ez gera,

lenago maite izan zaitugu

ta oraiñ ez guaz uztera.

 

aurrekoa hurrengoa