 |
Oraingo neskatxen jazkera Aste ontan Txirritak jarriak
1
Ara, neskatx gaztiak,
zuentzat bertsuak,
bistan daukazkitenai
petxu ta besuak;
etziran ola bizi
zuen gurasuak,
esperantza ederra
daukate gaxuak
zartzera pasatzeko
egun erosuak!
2
Gona laburrak jantzi,
illiak moztuta,
nor azalduko zaien
dabiltza poztuta;
amaren arrazoiak
baliyo eztu-ta.
berenak aundiyago
kopeta beztuta,
gorputza adornatzen
animaz aztuta.
3
Katiak lepuan da
esku-muturretan
jazten dituzte zenbait
fameli pobretan;
aberatsa berdintzen
zalla da obretan;
alabak apainduak
estadu orretan,
ta amak famelira
ogiya zorretan.
4
Zapata koskor-dunak
anketan sartuta,
alpargata txuriyak
paperan artuta,
billeran dantzatzeko
aiek muatuta,
beren antzeko zenbat
enamoratuta,
or dabiltza saltoka
erdi txoratuta.
5
Dantzatik geldituta
illunabarrian,
bakoitzak mutill bana
badute urrian;
fallorik ote daukan
atzian t'aurrian,
alkar neurtuko dute
luze-laburrian;
erretiratzen dira
garai ederrian.
6
Zenbaitek esango dit
neronei akaso:
«Kantak jartzia gaizki
egiñ dezu oso;
gona motx, ille, kate,
petxua eta beso,
neskatxa gaztientzat
orrenbeste bertso...»
Konpadriyan ez danak
ez kandelik jaso!
7
Mutill sasoiekuak
badabiltza fuerte,
neskatx oiekiñ artu
nai dutenak parte;
arrosa ta krabeliñ,
releju ta kate,
gorputza dibertitzen
naiz animak kalte,
premiya zeñek daukan
ezagutzen dute.
8
Lenguan neskazar bi,
oriyen jazkera:
gona motxak jantzita
pasiatutzera,
otsuak soildutako
ardiyen antzera,
besuak agiriyan,
kolkuan petxera;
amarrak alde arte
ez datoz etxera.
9
Ni askotan bezela
tabernan neguan,
neskazar oiei esan
niyoten lenguan:
«Jantzi (y) ori ona da
denbora beruan,
baño ez Illbeltzian
eta Abenduan;
gaxuak, otzak illko
zaituzte neguan!».
10
Ustez ez niyen egiñ
abertitu baizik,
bat oso zapuztu zan
egiñ gabe itzik;
bestiak errespuesta
eman zian pozik:
«Ez dauka jantzi onek
iñorako lotsik,
sasoi daukanak eztu
sentitutzen otzik».
11
«Beraz, erare ontan
olako sasoya;
ogei ta bi urtetan
etzeunden lasaya,
adituko zenduen
mutillen usaya;
polita zera, baño
ajatzen asiya,
gona motz oiñ azpiyan
daukazu etsaya».
12
Garai batez majuak
bazituan sobran,
orañ zeñek nai duen
emen dabill proban;
afanosa bat dala
ezagun du obran;
iñork jakiñ nai badu
neskatx ori nor dan,
Ote-motxen jaiua
Ximelaren bordan.
Bertsolariya,
[1931-10-25]
|
 |