Santo Tomaseko feriya Aste ontan Txirritak jarriyak
1
Ahenduaren ogei ta bata
Santo Tomasen eguna,
Donostiya'ko ziudadian
jai zelebratzen deguna,
pobre ta aberats jende askori
maiz akordatzen zaiguna;
Azpeitiya'n du beste santu bat
bere antzeko laguna.
2
Egun orretan pentsatzen bada
Donostiya'ra juatia,
kuidado gabe etorri lasai,
zabalik dago atia;
goizian plaza ikusiko da
gauza ederrez betia,
falta duena serbitutzeko
badago borondatia.
3
Ezkonberriyak, etorri onuntz,
gure aixkire prestuak,
zuek etxian noiz ikusiko
aurrak an daude poztuak;
«Ama, guretzat zer ekarri du?»
luzaturikan eskuak;
«Ara aizezko pelotak eta
karamelozko txistuak».
4
Bestiak diyo: «Etorri onuntz,
guk baditugu ontziyak,
marmitak eta txokolaterak,
kafetera ta paziyak,
dozena t'erdi poto zurezko
aitona zanak utziyak;
zazpigarrena eraman dute,
salduko dira guziyak».
5
«Atoz onera, Juan Inazio,
zertako zuaz igesi?
Nik badakit zu bizi zerala
etxe oneko nagusi;
sega ederrak ogeina pezta,
nai badituzu erosi».
«Aiba bost duro, bi arrirekiñ
onen-onera berezi.
6
Len iru duro kastatu ditut
ta orainguak bost tia,
berrogei pezta kosta zait aurten
Santo Tomas ikustia;
neri dirua gustatutzen zait
gauzaren truka uztia,
egin dan konpraz kontentu nua,
ikusi arte, gaztia.
7
Ogei urteko semia det bat,
amaseikua bestia,
biyen tartian alabatxo bat,
ez dago oso tristia;
aita ta ama anparatzeko
txarrak izandu eztia,
oieiri beira gozatzen gera
ni ta nere emaztia».
8
«Bost duroko bat kastatutzeko
dudan egondu etzera,
zuk orañ ere puska ederrak
daramazkitzu etxera;
ondorenguak maite dituzu
egiñagatik zartzera,
istimatuko zaitu semiak
ola portatzen bazera».
9
San Tomasetan guazenian
teatrua ikustera,
ezin pasarik ibiltzen gera
kale batetik bestera;
arratsaldeko festa bukatu,
gabian berriz ostera,
an jakiten da nolakua dan
lege zarreko euskera.
10
Juan dan urteko San Tomasetan
izandu nitzan perira,
bi ordu t'erdi pasa nituen
ango festari begira;
gauza zaukanak enpleatzeko
ipintzen zuen segira,
aurten etortzen diranak ere
ortan saiatuko dira.
11
Donostiarrak ez dira egongo
Santo Tomasez antziyak;
teatru ortan ikusten dira
pareja ondo jantziyak:
oial fiñezko traje ederrak
lujo aundiyan josiyak;
festa aundiyak izango dira,
etorri danak guziyak.
12
Toki (y) orretan bezin kontentuz
ez naiz bestetan egondu,
baña gabeko funtziyu ori
akabatzen da berandu;
bakoitzak bere andregaiari
etxera ondo lagundu,
zer esanikan ez da guretzat
ori egingo bagendu.
Bertsolariya,
[1931-12-20]
|