www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

GALTZA BERRIAK

 

                Esakera zarretik

 

Aiton gizagaiso bat

zerbaiten eskian

Prakax-ek ikusirik

otzak iya illian

galtza zar batzuk eman

zizkan bein batian

esanaz: —Tori eta

galtz oiek kasikun

estrañatu gabiak

dira oraindikan,

ez ditut ipiñi bi

aldiz besterikan.

—Bi aldiz?

              —Bai, aitona,

bi dider bakarrik

jantziko ziran oiek

egiñ ezkeroztik,

t'ezpadu sinixtu nai

au egiya danik,

ara, nola liteken

esango diyot nik:

galtz oiek lendabizi

jantzi nitunian

ez nituen soñetik

kendu bost urtian,

eta gerora berriz

bigarren aldian

ibilli ditut beste

sei edo zazpian.

 

aurrekoa hurrengoa