www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

AIZAK

 

                Etxeberria'tar Pellori Buenos-Aites-tik

                Habana-ra berak bidaldutako eskutitza

                arto nubenean eman niyon erantzuna

 

 

Arunz t'onuntz zer nabillen eta

zer bizitza daramatan?:

galdera zall au egiten diak

azkenengo ire kartan.

Bai-altzekiat neronek ere

nagon lekuraño zertan

etorri nitzan bizitz obea

utzirik lur maite artan?

 

Amets-bidetik naramanian

aruntz gogoen indarrak

oroitz-egotan urbil zaizkiak

lengoko denbora zarrak;

gogoratzen nauk bada... noiz aztu?

biyok eta Labaur-tarrak

arratsaldero Joxe-n etxian

egiten giñuzen parrak.

 

Andik irtenda nik etzekiat

nolabait ala bearrak

onuntz ekarri ninduan edo

nere buruzbide txarrak.

Ai, jakiñ banu!; baña gaur zertan

estutu ortz t'atzaparrak...?;

tipula zar bat ez dik baliyo

oraingo nere negarrak.

 

Mitxirrika bat xalapartaka

argira nola dijuan

bere burua kixkaltzeraño

gar politen inguruan

ala, txoruak! etorkizun bat

iritxi nairik munduan

gizon geyenak ibiltzen gaituk

mitxirrikaren moduan.

 

Ni zer nabillen jakin nai al dek?

Ara: lur au borobilla

ote dan zeukat nere buruban

izugarrizko naspilla.

Ta... bazekiat i jun eitzala

—beti izan aiz abilla—

Iparragirre-k or utzitako

zaku-dirubaren billa

 

aurrekoa hurrengoa