www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKAL-ERESIA

 

                Abestutzeko

 

Tontor gallenez inguratua

zauden lur maitagarria

mendi bakoitza balitz bezela

beronen gordelaria;

gizon ernai ta leyal askoen

sorterri kutsu gabia...

lurriñ beroaz orniturikan

euskaldun izan zaitia!

 

        Euskal-mendietako

        oyarzun aundiak,

        ariñ, altsu, edo maiz

        damorrigarriak...

        urbildu zaitezte gaur

        batera guziak

        alai emanik zuek

        adierazik!

 

        Zer biotz-esnale dan

        sortitz-eresia,

        zer alaya mendiko

        ots bigun eztia!

        Beronegaz litzake

        ondona jarria

        gaur eskeintzen dizugun

        oroimengarria.

 

Euskal-erriya goitu dezagun

euskera maite degunak,

aitortu lengo zorion eder

berak eman dizkigunak;

nunai arduraz banaturik itz

amari jayo t'entzunak

elkartasunez bizi gaitean

beti-beti euskaldunak.

 

aurrekoa hurrengoa