www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

IL DA!

 

                Dugiols'tar Felipe-ri il zan egunean

 

A zer egiya gure bizmena

lur soill ontan utsa dala!

gaur, eguzki bat dizdizariya,

bigar... ezer ez, itzala.

Orain urte bi geyenaz ere,

auxen da bizitz ergala!

zu ikusita nork esango zun

aiñ azkar ilko ziñala?

 

Tolosarrak gaur goguan degu

zure onuntz etorrera,

ez da lengoa, ez, orain emen

illotz dagizun sarrera:

orduan pozez erri guztiya

irten zitzaizun bidera,

gaur berriz... nola?, negar-zotiñka

zuregan urbiltzen gera!

 

Neke luzeaz makurtu gabe

bizirik goi ta garbiro

biotz-barrengo zure lei onak

azaldu ziran argiro;

egintz aundien edeslariak

aitortzen dute pozkiro

nor izan ziñan aurrez etsaya

ikusten zendun aldiro.

 

Burniyak ezin menderatuta

gudari ernai bizkorra,

eri sumiñak nolabaitere

berez nola dan gogorra

illunpetatik kupira gabe

sarturik bere listorra

il zaitu, baña gaurtik aurrera

izango zera illezkorra.

 

Zauden obironz ez da gertuko

gudaren oyu larria,

ez da geyago zure zantzoaz

ernaituko sorterria.

Amaitu zera lur ontarako,

t'orain an Goiko zoria

opa dizugun eraz arkirik

zeruban piztu zaitia.

 

aurrekoa hurrengoa