www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKAL-ERRIA

 

Ara zer alai dagon

gure sorterria

aritz, pago ta lizar

bikañez jantzia.

Alde bateko mugan

itxas ugaria

arkaitza jo t'astintzen

bere apar txuria;

saroi oparotsuak,

kerizpe geldia,

baserritxoak nunai

ta nunai pakia;

mendi-gain bakoitzean

txabola txikia,

artalde bat ondoren,

gero... gurutzia!

 

aurrekoa hurrengoa