www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

SARASATERI

 

Gabero txori jostalariyak

ixil-ixilik basuan

egun-sentiya nabaitu arte

egoten diran moduan

ots ezti bigun denak lo daude

arrabataren kolkuan

zure igurtzi leunaren sai

intziri batez orduan

esnatu eta banatutzeko

alaitasuna inguruan.

 

Gizaldi denak arritutzeko

    Jainkoak aukeratuba,

alde guzitan bear zaituen

    berdin gabeko rnaisuba,

euskal-errien omengarritzat

    iñolaz ere sortuba,

jakin nai nuke zenbat alditan

    ote zeran aitatuba;

goi-goi jaso ta zure gizantzak

    ikutu dezan zeruba

oñarri ara nun darukazun

    Alarko mendi-buruba.

 

Lur ontan ez da zuk bezin ongi

    erakutsi lezakenik

illezkorraren kopet argiya

    erramu sortaz jantzirik.

Aitormenaren txalo sendoak

    entzutez gogobeterik

aiek utzita San Fermiñetan

    pozkiro zatoz urrundik

guraso eta lagun maitien

    besotan atsendu nairik;

napar zera ta naparrak ez du

    leyaltasuna besterik.

Begiramenaz orain agurtzen

    zaitugu biotz-barrendik!

 

                                1900

 

aurrekoa hurrengoa