www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

GOITIZLARIEN AITARI

 

                «ZERBAIT» deritzaion liburua egilleak

                eskeñi ta ondoren artu sai negoala idatziak

 

Ez dakit bañan... zerbait-en gatik

oinbeste kezka ta naspill

muñetan sartu zaizkidalako

atseden gabe narabill;

kolko legortu baten antzera

egarri latza nairik ill

nere gogoa iturri billa

«Zerbait»-en galdez darabill.

 

Eskeñi on bat egin zidazun

elkartu giñan gaubian

lagundi zarren billera-toki

«Politena» dan batian;

«Uxua» gero zure abotik

«Ararat»-eko atian

entzun nuen ta ordutik ala

nago zerbaiten ustian.

 

Arratsaldero dijoan garaiz

argitasuna makaltzen

ta goiz-aldean mendi zokotik

lañua gorontz banatzen

nere naigoen irazekiyaz

beti gauza bat oroitzen

zerbaiten billa nabillelarik

ezertxo ez det arkitzen.

 

Ez dezazula iñolaz ere,

euskeldun goitizlariya,

egun bat geigo luzatu «Zerbait»

orren zai dagon aldiya;

zabiltz arduraz; arren, ekatzu

gogo detan pozgarriya;

itxu dagonak zer nai lezake

ezpada baldin argiya?

 

aurrekoa hurrengoa