www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

DOAIMENA

 

                Pako-ri bere egunean

 

Aztu ez bazait gaur dek urtia

ogei t'amasei-garrena

aur potxolo bat guztiz ernaya

argira sortu iñuena.

Amaren kolko sendogarriyan

arturik bular obena

seme on eta leyala izaten

ikasi uan aurrena.

Geroztik ala maitatzallien

giroz beterik barrena

osakai onez erakusten dek

gizon batek lezakena;

ez aiz i gogo t'indar gabia,

badaukak noski kemena

ludi txar ontan garaitutzeko

eraso gogor zallena.

Argatik ire jayotz-eguna,

argatik gaur ire izena

itz baldar oiek duten gogoaz

jasorik goien-goiena

aurreronz beti nik opa diat

bizitz eroso luzena.

 

aurrekoa hurrengoa